Vaya finde más bonito hemos pasado en Eibar. Fuimos a las fiestas de Antzuola, que risas con el toro que tiraba agua, también vimos la nueva película "Haciendo amigos" y tuvimos rato para tomar unos tragos y estar tranquilos también.
Ostirala: Denok elkartu, maletak etxera igo eta Elgoibarrera abitu ginen topoan, furgoneta hartzera. Herria ez genuenez ezagutzen, Anak bidea erakutsi zigun furgonetaraino. Ondoren, inguruko taberna batera joan ginen pote fresko bat hartzera eta asteburuari hasiera ederra ematera. Indarrak hartu ostean, Eibarrera itzuli ginen. Aste osoa Garagunean eta lanean igaro ondoren, nekatuta geunden, horregatik, goiz afaldu eta lotara joan ginen, hurrengo egunari gogotsu ekiteko.
Larunbata: Goizean Antzuolako jaiak ezagutzera joan ginen. Herrian zehar paseo lasaia eman genuen, herriko banda entzun eta pote bat hartzen ari ginela, bertako festetako protagonista berezia ezagutu genuen, ura botatzen duen zezena! Espero gabe harrapatu gintuen eta goitik behera busti gintuen. Barre artean igaro genuen unea, eta esperientzia dibertigarria izan zen denontzat.
Arratsaldean zinemara joan ginen "Haciendo amigos" filma ikustera. Asko gustatu zitzaigun eta filma ikusten genuen bitartean zumo goxo eta sandwich batez gozatu genuen. Etxera itzuli eta afaldu ondoren, parrandazaleenek balkoian igaro zuten tarte bat, gaueko giroaz gozatzen eta kalean zebilen jendeari begira.
Igandea: Arratera igo ginen eta bertako lasaitasunaz gozatu genuen paseo eder bat emanez. Gosea piztu zitzaigunez, kroketa batzuk eta pote bana hartu genituen indarrak berritzeko. Ondoren, Ermuara jaitsi ginen furgoneta uztera. Topora iristeko azken esprintean ibili ginen, ia trena galdu genuen eta! Bihotza taupaka iritsi ginen geltokira, baina garaiz. Azkenean, Eibarrera itzuli ginen, asteburuari amaiera ezin hobea emanez.
Asteburu zoragarria izan da, barre, paseo eta une polit askorekin. Horrelako planak errepikatzeko gogoz geratu gara.
No hay comentarios:
Publicar un comentario