UZTAILAK 17-19 JULIO

Hemos pasado un finde super divertido en Villa Mari. Hemos realizado diferentes planes como pasear, ver la tamborrada de Gros, ir a Orio a tomar algo... Esperemos vernos pronto!


Ostirala: Guztiok elkartu ondoren, Villa Mariko terrazan esertzea erabaki dugu, berriketan aritzeko eta asteburuko planak adosteko. Ohartzerako afaltzeko ordua iritsi zaigu, beraz, pisura igo, maletak desegin eta afari ederra egin dugu giro ezin hobean. Amaitzeko, telebista ikusten egon gara oheratu bitartean.

Larunbata: Esnatu, etxeko lanak egin, gosaldu eta kalera irten gara, buelta bat eman eta pote bat hartzera. Pasealeku berritik pasiera bikaina egin ondoren, portuan geldialdia egin dugu, edari eta razio eder batzuk hartuz. Ondoren, Villa Marira itzuli gara bazkaldu eta apur bat deskantsatzera. Arratsaldean, festa-giroa sartu zaigu gorputzean, beraz, Gros-era hurbildu gara danborrada eta bertako giroaz gozatzera. Ondoren, izozki bat hartzeko geldialdia egin dugu. Zein ongi sartzen den izozkia horrelako giroarekin! Amaitzeko, Villa Marira itzuli gara afaltzera. Afaldu ondoren, ohiko moduan, telebista ikusten egon gara oheratu bitartean.

Igandea: Esnatu, pertsianak igo eta giro bikaina! Beraz, azken eguna izanik, zerbait ezberdina egitea erabaki dugu. Gaurkoan Oriora joatea pentsatu dugu. Bertan, pasiera ederra eman eta hondartza aurreko hotelean pote batzuk hartzeko geldialdia egin dugu. Amaitzeko, Villa Marira itzuli gara azken bazkaria egitera. Asteburuari amaiera ederra emateko, azken potea hartzera irten gara Bidaiak hotelera. Amaiera ederra eman diogu asteburuari, lagun artean eta giro ederrean.

Zaindu elkar ikusi bitartean, eta aste polita izan dezazuela opa dizuegu guztioi!

































No hay comentarios: