AZAROAK 17-19 NOVIEMBRE

Kaixo! Este fin de semana de noviembre hemos aprovechado el buen tiempo paseando por Orio, Astigarraga y el paseo nuevo de Donosti. Y que no falte el pintxo-pote! En casa también a gusto, con peli y jugando al bingo. ¡Hasta la próxima!

LARUNBATA. Goizean ondo lo egin eta gosaldu ostean, dotore jarri eta furgoneta hartuta Oriora abiatu gara. Bertan paseotxo bat eman dugu espigoetik. Ondoren pote goxo bat hartu dugu kroketa batzuekin batera. Gure ohiturari jarraituz, Villa Marira bueltatu aurretik, ahateak bisitatu ditugu.

Arratsaldean, pelikula bat ikusi dugu eta ondoren Astigarragako ibai-parkera hurbildu gara. Paseotxo bat eman eta Astigarragako taberna batean pote bat hartu dugu.

IGANDEA. Goizean eguraldi bikaina dagoela, Donostiako paseo berrira joan gara. Paseotik Akuariumera iritsi gara, portura jetsi eta alde zaharretik paseatu dugu Sal Telmoko plazara iritsi arte. Han pote bat eta tortilla pintxo bat jan dugu.

Arratsaldean lasai lasai ibili gara Villa Marin, pelikula bat jarri dugu eta bingo jolastu gara ere. 





















No hay comentarios: