AZAROAK 24-26 NOVIEMBRE

Finde de Respiro en Eibar. Esta vez contábamos con nuestra furgoneta así que, !hemos aprovechado para visitar sitios nuevos! Oñati, Aranzazu, Leintz Gatzaga,... también en Eibar hemos disfrutado el "día de la txistorra". ¡Hasta  la proxima!

LARUNBATA. Larunbat goiza goibel samar esnatu zaigu eguraldia dela eta, baina guk gogoz hartu dugu eguna. Esnatu, elkarrekin gosaldu, dutxatu, jantzi eta Eibarko Unzaga plazara Joan gara, "txistorra eguna" baita gaur eta probatu beharra geneukan txistorra mokadutxoa. Zein ondo sartu zaigun, zein goxoa, txistulariek giroa alaituta gainera. Eguerdi partean, furgonetan sartu eta Oñatirantz mugitu gara, herria ezagutu dugu oinez paseo bat emanaz eta eguerdirako Araotzera mugitu gara, bertako elkartean bazkaltzera. Goxo goxo egon gara arratsalde parte arte. Bertan geundela beraz, arratsaldea pasatzera Arantzazura joan gara. Itsuen bidea egin dugu ilundu zaigun arte. Iluntzerako, Eibarrera egin dugu, etxera. Telebistan film bat ikusi, afaldu, tertulian egon eta oheratu egin gara biharko deskantsatuta egoteko.

IGANDEA. Igande eguzkitsuaz altxatu gara ohetik, gosaldu, dutxatu eta furgoneta hartuta gaur ere, Leintz Gatzagara egin dugu irteera. Bertako gatz museoan izan gara, bisita gidatua egiten. Gatza nola lortzen duten azaldu digute, zein interesgarria, pila bat ikasi dugu. Hamarretarako prestatu dugun sandwicha jan dugu gero, edaria taberna batean hartuta eta bazkaltzera etxera egin dugu gaur, Eibarrera. Arratsaldean, meriendatzeko zerbait hartu dugu eta etxean prestatu dugu merendola, hotz honekin planik onena iruditu baitzaigu.

Primeran aprobetxatu dugu asteburua! Hurren arte!























No hay comentarios: