AZAROAK 3-5 NOVIEMBRE

Kaixo! Nuestro finde en Villa Mari lleno de planes: Frontón de Ibaeta, película Campeones en el cine, parque de Aiete, paseo por Zurriola viendo las olas... Laister arte!

LARUNBATA. Larunbat goizean, euria egiten zuenez Ibaetako frontoira joan ginen palara jolastea. Argazkilari bikaina izan genuen, egiten genuen guztiari argazkiak atera eta atera ibili zena! Gure Diego! Arratsaldean Principe zinemara joan ginen Campeonex filma ikustera, ze tentsioa pasa genuen!  Gauean Errealeko partido pixkat ikusi, afaldu eta pelikula bat ikusi genuen ohera joan baino lehen. 

IGANDEA. Igandean indar askorekin esnatu gara!! Leihotik begiratu eta eguraldi ona!! Gosaldu ondoren sorpresa izan dugu, begirale berria etorri zaigu! Furgoneta hartu eta Aieteko parkera joan gara. Haizeak zuhaitz askotako adarrak bota dituela ikusi dugu, ze beldurra... Katagorri bat ere ikusteko aukera izan dugu mokadutxo bat jaten genuen bitarten. Bazkaltzera Villa Marira itzuli gara, batzuk deskantsuan gelditu gara beste batzuk Super Lopez pelikula ikusi dute. Arratsaldean auzotik paseo bat eman dugu, Zurriolara gerturatu gara bertako olatu handiak ikusteko asmoz!

Datorren astean berriro ikusiko gara!! zaindu eta disfrutatu asteazzzzzzz!!!


























No hay comentarios: