MARTXOAK 22-24 MARZO

LARUNBATA. Gaur KORRIKA!!! Pasatzen da Donostiatik!!!! Baino beste plan batzuk ere egin ditugu. Goizean, eguraldi ederrarekin esnatu gera, hamaiketakoa motxilan sartu eta Hondarribira joan gara. Hondartzan paseoan eta jolasean ibili gara. Txakur guztiak ere agurtu ditugu. Hondartza ondoko bankuetan eseri gara deskantsatzera eta hamaiketakoa jatera. Indarberrituta berriro Villa Marira joan gara bazkaltzera. Bazkaldu eta deskantsatu ondoren, Zurriolara gerturatu gara bertako olatu handiak ikusteko asmoz. Arratsalde gau partean prest jarri gara telebista aurrean korrika animatzeko!!! tipi tapa tipi tapa korrika!!! Berandu bukatu genuenez afaldu eta ohera joan ginen. 

IGANDEA. Igandean indar askorekin esnatu gara!! Leihotik begiratu eta eguraldi ona gaur ere!! Gosaldu ondoren Oriora joan gara buelta bat ematera. Betan parkean jolastu eta nesken softbol partidoa ikusi dugu mokadutxo bat jaten genuen bitartean. Bazkaltzera Villa Marira itzuli gara, batzuk deskantsuan gelditu gara beste batzuk pelikula bat ikusi dute. Arratsaldean auzotik paseo bat eman dugu.

Datorren astean berriro ikusiko gara!! 















1 comentario:

Rosa , Markelen ama dijo...

Eskerrik asko! Pozik bueltatu zen