MARTXOAK 8-10 MARZO

Finde muy activo por Villa Mari:  Mar de Zarautz; Montaña de Oiartzun; Ambiente y muchos amigos en el "Kirola Elkarrekin" de Legazpi,... No hemos parado, aunque también ha habido ocasión de descansar... que se note que es fin de semana ;).

Ostiralean Villa Marin elkartu ginen! Astebukaerako sukaldariak utzitako menua irakurri ondoren eta denok elkar ezagutu ondoren... afaaaaltzeeeeraaaa!!! Zein goxoa ostiraletako zopa eta tortila!!

Larunbatean persianak ireki eta eguzkia!! Gogotsu esnatu gara, gosaldu, guapo eta guapak jarri gara eta furgonetarekin kostaldera joan gara! Gaurkoan Zarautzera. Malkoian paseon egon gara eguzkiaren berotasunarekin. Mokadutxo bat hartzera gelditu gara eta indarrak hartu ondoren berriro malekoiak gora behera aritu gara eguzkiaren azken izpiak aprobetxatuz. Lainoak sartu dira eta itsasoa asko zakartu da, guk furgoneta hartu dugu etxeruntz goxo goxo bazkaltzera. Bazkalostean batzuk siesta botatzera joan dira beste batzuk salan pelikula ikusten gelditu gara.

Arratsaldean merienda prestatu eta Oiartzunera joan gara. Bertan Xorrola bidea egin dugu. Bidean atak, poniak, landare eta erreka polit batzuk ikusi ditugu. Gero Arraskuerrota gonbidatu gaituzte bertako errota ikustera eta merienda berotasunean jatera. Bertako txakurrei agur esan eta gero etxera itzuli gara afaltzera! Egun luzea izan dugu gaurkoan, afaldu ondoren lotara joan gara.

Iganden egun kaxkarragoarekin esnatu gara. Baina furgoneta hartu eta Legazpira joan gara gure kideak animatzera Kirola Elkarrrkin egunean! Futbola, igeriketa, boloak, mendira... gero eztarriak bustitzera joan gara. Bazkaltzeko etxera itzuli gara. Gaurkoan siesta motza egin dugu, eta arratsaldean ete auzotik atera gara paseoan lagun artean azken minutuak aprobetxatzera. 

Datozen astetan berriro ikusiko gara! Badator udaberria eta eguraldi ona!!! Oso ondo izan eta zintzoak izaaaaaan!!!










No hay comentarios: