EKAINAK 13-15 JUNIO (EIBAR)

¡Cuántos planes este fin de semana! Ondarroa, Saturraran, Fiesta del Día de Galicia, actuaciones de Break-dance en Eibar, Fiesta de la Trinidad en Elgoibar, mercado de artesanía....y un poco de repostería en casa...

Ostirala: Ohiko moduan, 18:30ean elkartu, maletak etxean utzi, eta kalera irten gara asteburuko lehen poteaz gozatzera. Bero handia egiten duenez, itzalpean eseri gara, eta aukera paregabea aprobetxatu dugu asteburuko plangintza egiteko. Proposamen asko atera dira, baina azkenean honako hauek hautatu ditugu:

- Goiz pasa Ondarrura

- Eibarko break-dance ekitaldia ikusi

- Elgoibarko tanborrada eta artisau merkatua bisitatu

- Eta azkenik, guztion artean postre goxo bat prestatu

Etxeko lanak eginda, asteburua martxan da!

Larunbata: Esnatu, dutxatu eta gosaldu ondoren, furgoneta hartu eta Ondarrura abiatu gara. Saturraranen aparkatu dugu furgoneta eta itsaso ondoko pasealeku zoragarriaz herriraino joan gara. Hara iristean, sorpresa ederra: Galiziako Eguna ospatzen ari ziren, musika eta guzti! Plazan eseri, potea hartu, eta gaita jotzaileak eta dantzariak ikusi ditugu giro bikainean. Ondoren, herritik buelta bat eman, eta furgonetara itzuli gara bazkaltzera joateko.

Arratsaldean, Eibarko plazara joan gara Break Dance emanaldia ikustera. Ikuskizun ikusgarria izan da! Dantzari horiek gu baino pieza gehiagoz eginda daudela dirudi!. Ondoren, Jubilatuen tabernan pote bat hartu eta igandean pastela egin ahal izateko osagaiak erostera joan gara. Egunari amaiera emateko, giro ederrean afaldu eta pelikula bat ikusten egon gara oheratu arte.

Igandea: Goizean, Elgoibarrera hurbildu gara "Trinidad" festetako giroa bizitzera. Umeen tanborrada eta karrozen desfilea ikusi dugu. Giro bikaina zegoen! Ondoren, pote bat hartu eta razio batzuk jan ditugu. Artisau merkatutik bueltatxo bat ere eman dugu. Amaitzeko, etxera itzuli, bazkari eder bat egin eta, guztion artean, tarta goxo bat prestatu dugu azken merienda berezia egiteko.

Horrela eman diogu amaiera asteburu polit honi. Egia da: lagun artean, denbora hegan doa. Orain, hurrengo topaketa noiz iritsiko zain geratzen gara, irrikan.




































No hay comentarios: