EKAINAK 27- 29 JUNIO

Kaixo,,,, Os contamos lo que hemos hecho este fin de semana... El sábado en la hípica de Lasarte hemos podido ver una exhibición de monta, !qué bonito! , y por la tarde, paseo y helado por el barrio de Gros. El domingo nos acercamos a las Fiestas del barrio de Intxaurrondo.  Y ¡qué bien se está en el jardín de Villa Mari!... donde hemos desayunado, cenado y también nos hemos relajado pintando...

Ostiral arratsaldean denok elkartu eta bakoitzak gustuko gela aukeratu zuen. Eroso jarri ondoren, entsalada frexko bat afaldu eta "Mamma Mia" pelikula ikusi genuen.

Larunbat goizean, eguraldi ona aprobetxatuz, Villa Mariko patioan gosaldu eta ondoren, Lasarteko zalditegira joan ginen eta zaldi pilo bat ikusi genituen. Zorte asko izan genuen neskatxo batzuk zaldien gainean ikuskizun bat eskaini zigutelako, ze polita izan zen!! Beroa egiten zuenez, tragotxo bat hartu genuen itzaletan. Arratsaldean, Grosetik geratu ginen eta beroari aurre egiteko, izozki bat jan genuen mmmm… ze goxoa!! izozkia jan eta gero, Villa Mariko patioan marrazten eta pultserak egiten egon ginen. Gau giro ederra egiten zuenez, patioan afaldu genuen eta egunari amaiera emateko pelikula bat ikusi genuen.

Igande goizean Intxaurrondora joan gara bertako jaiak ikustera, trago bat hartu eta etxera etorri gara freskotasunaren bila. Arratsaldean patioko itzalean egon gara marrazten eta kontutxoak egiten. Hurrengora arte!!!

 












No hay comentarios: