Este fin de semana no hemos parado aprovechado el buen tiempo y nuestra furgoneta: Parque de Aiete, hípica de Miracampos, Bolera de Oiartzun, y pelis en casa. ¡Hasta la próxima!
Udaberrian sartzearekin batera, iritsi zaigu azkenik Villa Marinen elkartzeko eguna. Ostiralean maletak antolatu eta salan elkartu gara asteburuko planak pentsatzeko. Ideia ugari atera dira; beraz, ziur asteburu bikaina dugula aurretik. Amaitzeko, lehen afaria egin eta "Fast and Furious" filma ikusten egon gara oheratu arte.
Larunbata: Esnatu, pertsianak igo eta, a zer eguraldia! Beraz, hamaiketakoa hartu eta Aieteko parkera goiza pasatzera joatea erabaki dugu. Lehenago, ordea, dutxatu eta gosari ederra egin dugu eguna indarrez hasteko. Aieteko parkean, raketetan, saskibaloian eta marrazkiak egiten aritu gara. Jolastu eta jolastu, nekea eta gosea sartu zaizkigu; beraz, eserlekuetan jarri gara deskantsatzen eta hamaiketako ederra egiten. Zein gustura egon garen berriketan, eguzkia hartuz! Ondoren, etxera itzuli gara bazkaltzera eta deskantsatzera.
Arratsaldean, nahiz eta nekatuta egon, ez pentsa etxean geratu garenik: berriro furgoneta hartu eta Miracamposera joan gara zaldiak ikusi eta jaten ematera. Zaldi pila ikusi ditugu, ederrak guztiak. Ondoren, Zabaleta auzora joan gara merienda egitera. Giro ederrean potea hartu eta apurka-apurka etxeratzen joan gara. Amaitzeko, afari ederra egin, eta "Fast and Furious" filma amaitu dugu.
Igandea: Igandean, azken eguna izanik, zerbait berezia egitea nahi izan dugu. Beraz, etxeko eginkizunak egin, furgoneta hartu eta Oiartzuneko boloetara joan gara. Zein ongi pasa dugun, eta a zer nolako bolo-jokalariak ditugun taldean! Ondoren, Oliden kanpineko tabernara joan gara zerbait hartzera. Bertan, potea eta patata errazio ederra hartu dugu. Ohartzerako, bazkaltzeko ordua iritsi zaigu; beraz, furgonetan sartu eta Villa Marinera itzuli gara bazkaltzera. Bazkaldu, apur bat deskantsatu eta azken filma ikusi dugu: Peter Rabbit, taldean asteburu bikain honi amaiera emateko.
Zein azkar igarotzen den denbora lagun artean zaudenean! Hurrengo egonaldia ere azkar etor dadila. Zaindu elkar, berriz ikusi bitartean.













































1 comentario:
Supercontento
Que quiere ir otra vez a la bolera
Eskerrik asko equipazo!!!!!!!!
Publicar un comentario