MARTXOAK 11-13 MARZO

!Hola! ¿Queréis ver lo bien que lo hemos pasado este fin de semana en el "hotel" de Villa Mari?
¡Nos encanta venir de vez en cuando a pasar el fin de semana con gente tan maja!

LARUNBATA. Gaur nahiko lo egin eta gero, lasai lasai bakoitza bere erritmora esnatu da. Gosaldu eta kalera joateko prestatu gara. 11.00k aldera atera gara etxetik, Amara joan gara autobusean. Bertan Anoeta estadio ondotik eta buelta bat eman dugu, egun eguzkitsua aprobetxatuz. Gero, El Saloncito, txoko polit batean sartu gara, bertan, Isabel-ekin egon gara haurrak jolasteko eta egoteko tokia da. Gero, taberna batean sartu gara eta zerbait hartu dugu edateko eta jateko. Etxera itzuli aurretik, ogia erosi dugu. Tripa bete eta gero, lentejak eta albodigekin, sofan pixka bat egon gara.

Arratsaldean, paseo polit bat emateko asmoarekin atera gara, baina haize hotz fina zegoela ikusirik, Taberna batean sartu gara. Bertan zerbait hartu dugu eta Erreala- Celta partidua ikusten egon gara, lehenengo zatia. Gero, etxera joan gara. Afaltzeko mahaia eta afaria prestatu dugu. 
Afaldu eta gero, pelikula bat ikusi dugu salan eta lotara joan gara. 

IGANDEA. Gaur goiz esnatu gara, kalera irten baino lehen, gosaldu eta dutxatu egin gara. Maletak prestatuak utzi ditugu eta 11k aldera gure laguna Cristina joan da bere lehengusinekin. Besteok, furgonetan sartu gara eta Goierri bailara joan gara. Segura joan gara, bertan Iparra- Hegoa festa zegoen. Herrian giro polita, trikitilariak, dultzainak, dantzariak.... bueltaxka bat eman dugu, zerbait hartu ere. Kataluniako Castell ere ikusteko aukera izan dugu, oso altua egin dute. Konturatu garenerako etxera bazkaltzera itzultzeko ordua iritsi zaigu.
Arratsaldean, bazkaldu eta gero, Grosetik buelta bat eman dugu. 19.00l alderako villamarira etorri gara eta pelikula bat ikusi dugu familiakoak etorri bitarte.
AGUR LAGUNAK!!









MARTXOAK 4-6 MARZO

¡A mal tiempo buena cara!... y chocolate caliente!!
  
LARUNBATA. Goizean goiz jaiki eta eguraldiak laguntzen ez bazuen ere, aurpegi ona jarri eta gogotsu hasi dugu eguna. Jaiki eta lehenbizi gosari goxo goxoa jan dugu indarrak hartzeko, ondoren guztiok prestatu eta kalera irten gara bueltatxo bat ematera. Donostiako Gros auzotik bueltatxo bat ematen ari ginela, ordea, euri zaparrada izugarria hasi eta taberna batera sartu behar izan gara potetxo bat hartzera. Tabernan bai ongi, bero-berotan! Behin potetxo bat hartuta Villa Marirantz abiatu gara, bidean, baina, erosketa batzuk egin ditugu. Etxera iristean bazkaria prestatu eta bazkaldu egin dugu. Bazkaldu eta gero, siestatxo bat botatzeko denbora izan badugu ere, azkar irten gara Villa Maritik zinemara joateko. Antiguoko zinemara joan gara eta DEADPOOL pelikula ikusi dugu. Ze polita eta entretenigarria izan den! Zinematik irten eta Villa Marira itzuli gara berriz, izugarrizko hotza egiten baitzuen. Etxe barruan bai ondo!  Guztiok pijamak jantzi eta lasai-lasai egon gara. Afaldu eta gero telebista pixka bat ikusi eta guztiok ohera joan gara oso nekatuta baikeunden.

IGANDEA. Igandea izanik lo pixka bat gehiago egin dugu. Izan ere, gaurkoan ere, ez digu eguraldiak lagundu. Gosaldu eta guztiok dutxatu eta gero, batzuk erosketak egitera irten dira besteak Villa Marin hamaiketakoa prestatzen zuten bitartean. Erosketak egitetik itzuli direnean, hamaiketako ederra jan eta  musika entzunez, bazkaltzeko ordua iritsi zaigu. Ze nolako hamaiketako ona prestatu dugun! Guzti guztia jan dugu!  Bazkaldu eta gero, siesta txiki bat egin eta Villa Maritik irten gara, Grosen buelta bat eman eta txokolate bero-beroa hartu dugu. Zer goxoa zegoen! Ze nolako ondo sartu den txokolate beroa! Ondoren, Villa Marira itzuli eta agur esateko ordua iritsi da.
Asteburuan eguraldiak lagundu ez badigu ere, ez dugu irribarrea galdu eta oso ongi pasa dugu!  Hurren arte!