MAIATZAK 27-29 MAYO

Kaixo!¿Queréis saber qué hemos hecho este finde?
El sábado estuvimos en la fiesta de familias de Amasa, ¡la famosa Paellada! 
Nos hemos encontrado con un montón de amigos y gente maja, y además la paella estaba buenísima.
Ya de vuelta a casa, preparamos un postre especial. 
Y el domingo, lo pasamos tranquilamente paseando por el barrio de Gros y Sagües. 
¡Hasta pronto!
LARUNBATA. Kaixo lagunak! Gaur izugarrizko eguraldiarekin esnatu gara Villa marin. Egun ezin hobea ekintza berezi bat egiteko, gaur Amasan Atzegiko familien bazkaria edukiko dugu! Goiz esnatu, dotore jantzi eta bi taldetan banando gara batzuk kotxez ta besteak trenes bazkarira joan gara. Trenean gure sukaldariarekin eta bere bi alabeekin topatu gara; ze dotore jarri diren bazkarirako beraiek ere. Villabonan jaitsi ta amasara joan gara.Amasan ailegatu ta txorizo pintxo eder bat eman digute , a ze jatorrak! Ikusi dugu nola hari ziren paellada ederra egiten, lan ta lan egon dira. Bazkaldu baino lehen video ta argazki batzuk ikusi ditugu eta gero bazkaltzera!!!!! Lehenengo paellada, gero oilaskoa eta bukatzeko napolitana mini batzuk postre bezala. Jende pilo zegoen eta giro ezin hobea noski. Bazkaldu ondoren musika jarri dute eta nola ez guk dantza egin dugu martxosoak garelako eta. Festa oso polita eta handia izan da, oso pozik ibili gara baita gure lagun askokin topatu garelako, Villamariko lagunak abuztun etortzen direnak.
Amasatik bueltatu gara trenez berriro eta denbora geneukagunez flana egitea pentsatu dugu, igandean postre berezi bat edukitzeko. Mandala jantzi ta flana goxo goxoa egin dugu lagun batzuen artean. Gauen afaldu ondoren telebista ikusi dugu danok elkar, musikako programa bat , berez danok abesten ibili gara, gu bai juergistak! Gero lotara, ondo loin!


IGANDEA. Gaur nekatuak geundenez berandu esnatu gara, poliki gosaldu, apaindu eta maletak prest utzi ditugu. Dena bukatu dugunean saguesera joan gara paseo bat emanez eguraldi polita aprobetxatzeko. Paseo eman eta freskagarri batzuk hartu digutu Saguesen, gero ogia erosi eta bazkaltzera joan gara villa marira. Bazkaldu ondoren pelikula bat aukeratu dugu ikusteko, gutako baten bat siesta bota du sofan, zurrunkarenbat entzun dugu...., besteok pelikula ikusi dugu ("Embrujada") oso barregarria eta polita. Asko gustatu zaigu. Arratsaldean grosaldetik beste paseo bat eman dugu. Beti bezala asteburua azkar pasatu zaigu, hurrengo baten berriro elkartuko gara gure villamarin.Aio!!!!



















































MAIATZAK 20-22 MAYO

¡Qué suerte tener amigos como Maite e Iñaki! Una vez más, nos han invitado a pasar el día a su casa, en Ozaeta (Álava). Con ellos hemos podido disfrutar de la naturaleza y de los animales... ¡qué maravilla! ¡Eskerrik asko!

LARUNBATA. Egun on danoi!! A ze egurandia gaurko egunsentian!!! Izugarrizko egitaraua dugu gaurkoan. Ozaetara goaz egun pasa, Maite eta Iñakiren etxera. Goizetik joan nahi dugunez, esnatu eta gosari on bat egin ondoren, apaindu eta furgonetara igo gera Ozaetaruntz. Bidaia ederki joan da eta goiz erdialderako iritsi gara.
Lehenik eta behin komunera joan gara bidaia eta gero eta ordurako ya Maitek eta Iñakik harrera gisa ponpak egiteko beharrekoak prestatu digute. Ze ponpa haundiak egin dituguen!!! Bertan zituzten astoak eta zaldiak ikusi ditugu, baita Txiki eta Uliarekin (txakurtxoak) jolastu ere. Hau da hau naturarekin kontaktuan jartzea!!! Bazkaltzea gindoazela, sorpresatxo bat izan dugu: Luis eta Juana bikotea etorri dira egun polit honen parte hartzea!! Edalhontziak pertsonalizatu ditugu marrazki batzuekin eta Evak prestatutako bazkari goxoa jan dugu!!! A ze eskua duen gure Evak!!! Bapatean zer!! eta Maitek 3 patata tortilla atera ditu!!! Bufff ezin hobeak benetan.
Zuhaitz azpian bazkaldu ostean, bueltaxka bat ematea erabaki dugu bazkaria jaisteko, eta piña batzuk biltzen jardun gara. Zaldiekin ere izan gera eta batzuk ere siestatxo bat egiteko aukera izan dugu hamaka batean. Atsalde aldean, gelatxo batera sartu gara danok eta musika jotzen jardun gara!!! Pianoa, txirula, txalaparta, hirukia, bonboak, eta australiako bi tresna ere!!! Musikaz gozatu dugu egia esan!!!!! Joee dena ezin hobe Ozaetan!!
Arratsaldea aurrera egin du, baina ezin ginen Ozaetaz agurtu Luis eta Juanaren poniak ikusi gabe. Beraz, euren etxera abiatu gara eta 6 poniak, sagarondoak eta baratzak ikusi ditugu, baita poniei jatekoa eman ere.
Joeeeee... hitzik gabe gaude, ezin espresatu gure alaitasuna! Baina dagoeneko etxera bueltatzeko garaia iritsi zaigu.  Etxeratu gara eta eroso jantzita afaldu dugu. Telebista piska bat ikusi dugu, baina egun intentsoa izanda, oheratzeko garaia aurreratu zaigu. Bihar arte danoi!!!

IGANDEA. Egun on!!! Joe ze euriak egin zituen atzo!! Ea gaurko egunean hobetzen duen. Guk badazpadaere badugu gaurko plana!! Gosaldu eta apaindu ondoren, furgoneta hartu dugu eta Leaburura abiatu gara. Bertan, palak hartu eta kirol piskat egin dugu. A ze deportistak ditugun Vila Marin!!! Egarria eginik, Ostatura gerturatu gara eta tragoska hartu dugu. Ogia erosi eta etxeruntz joan gara.
A ze asteburu potentea, arratsaldean, Sagueseruntz atera gara hankak luzatzera eta asteburuaz hitz egitera. Zenbat ekitaldi!!!! Ezin hobe pasa dugula danok ados gaude, lastima bukatu zaigula!! Baino ze demontre, hurrengorako atzo baino gutxiago geratzen zaigu!!! Beste bat arte kuadrila, ondo izan!




















MAIATZAK 6-8 MAYO

¡Mirad que bien lo hemos pasado este fin de semana de primavera! 
Txolarte eguna, Música en Sagues, Paseo por Zumaia,... ¡Hasta pronto!

LARUNBATA. Goizean goiz jaiki gara eta eguraldiak laguntzen ez zuen arren, gosaldu eta prestatu egin gara. Goizean, Atano frontoian ospatzen zen TXOLARTE EGUNERA joatea erabaki dugu, beraz, autobusa hartu eta Amarara abiatu gara. Atanora iristean: a ze nolako giroa zegoen!! Hori da hori jende pila!! Aspaldi ikusi gabeko hainbat lagunekin elkartu gara. A ze poza!! Txolarte egunari hasiera emateko txolarte bakoitzak egindako bideoak ikusi ditugu. Bideo politak benetan, lan ederra egin dute! Behin bideo emanaldia amaituta Zumba hasi denean, Atanotik irten eta potetxo bat hartu dugu berriz Villa Marira itzuli aurretik. Behin Villa Marira itzulita, bazkaldu eta gero pelikula bat ikusi dugu. Pelikula amaitzean, prestatu eta Saguesera joan gara EMUSIK ikustera. Zenbat musikari! Ze ondo jotzen duten eta zenbat dantza egin dugun! Behin gerriak mugituta egarria sartu eta potetxo bat hartzera joan gara, afaltzera joan aurretik. Amaitzeko, afaldu eta telebista pixkat ikusi ondoren ohera joan gara. A ze egun polita!

IGANDEA. Igandea dela eta lo pixka bat gehiago egin dugu, ondoren gosaldu eta prestatu egin gara. Euria ari ez zuela aprobetxatuz, furgoneta hartu eta Zumaiara joan gara. Bertan, paseotxo bat eman dugu, a ze nolako haizea zegoen, ia eraman gaitu!! Oso gustura egoten zen baina!! Ondoren, Zumaian, potetxo bat hartu beste paseotxo bat emanez furgonetara itzuli gara. Bazkaltzeko ordua gainean genuela eta furgonetan sartu eta Villa Marira itzuli gara. Bazkaria prestatu bitartean, pultserak egiten aritu gara, gu bai artistak!!! Behin bazkaldu eta deskantzatu ondoren, paseotxo bat ematera irten gara eta asteburua ondo amaitzeko potetxo bat hartu dugu. Ze ongi ibili garen! Denetarik egin dugu!!! Berriz errepikatzeko gogoarekin geratu gara!