OTSAILAK 24-26 FEBRERO

 ¡Kaixo! ¡No hemos parado este finde! El sábado: Paseo por Zarautz, Iñurritza, Carnavales de Trintxerpe, y partido de la Real por la tele. El domigno: Paseo por Hondarribi y por Gros. ¡Hasta pronto!

LARUNBATA. Gaurko egun honetan ondo-ondo gosalduta irten gara furgonetan ZarautzeraIñurritza inguruko paseoa egin dugu, eguraldia ederra oinez ibiltzeko. Aperitibo bat jan dugu eta 14:00aldera  Villa Marira etorri gara bazkaltzera. 

Bazkal ostean pixka bat deskantsatu dugu eta ondoren Trintxerpeko iñauterietara joan gara. Oraindik mozorro festa bukatzeko gogorik gabe gaudenez, buruan zerbait ipini dugu eta festara joan gara. Karroza, dantza eta karnabalak ikusi eta parte hartu ondoren, tragotxo bat hartu dugu eta ondoren afaltzera Villa Marira etorri gara. 

Gauean Errealaren partidua ikusi dugu telebistan eskuan palomita batzuk genezkala eta ondoren bakoitza bere erritmora oheratu gara. Bihar arteee lagunoook!!!

IGANDEA. Otsaileko azken igande honetan haize hotzarekin esnatu gara, gu ordea ez gara kikildu eta apain-apain prestatu ondoren Hondarrabira joan gara goiz pasa. Paseo polit bat eman dugu, itsaoa eta haizeaz gozatu dugu eta Villa Marira etorri gara epeletan sartzera. 

Bazkal ostean, lokuluxka bat egin dugu eta ondoren bueltatxo bat egin dugu eta Grosera joan gara pote bat hartzera. 18:30 inguruan Villa Marira etorri gara, etxera joateko ordua iritsi bait zaigu. 

Hurrengorarte!!!



















OTSAILAK 17-19 FEBRERO

Fin de semana de Carnaval! El sábado por la mañana estuvimos disfrutando del Carnaval tradicional en Añorga, después de comer algunos fuimos a ver el partido de la real a un bar, y por la tarde, al desfile de carrozas en Donosti. El domingo por la mañana paseo tranquilo por Orio, y por la tarde un helado en el McDonold's y más ambiente de carnaval... 

LARUNBATA. Oso animatuta esnatu gara. Gosaldu ondoren azkar prestatu, mozorrotu eta Añorgara joan gara bertako iñauteriak ikustera. Bertan pote bat hatzen, Añorgako plazan dantza, musika eta antzerkia ikusi dugu. Asko gustatu zaigu eta barre ederrak bota ditugu!!! 

Bazkaltzera itzuli gara, indarrak hartzera gaur arratsalderako.

Inauterietako jai-giroan, Donosti zentrora joan gara inauterietako desfilea, konpartsak eta karrozak ikustera. Zer giroa dagoen!!! Dantzez eta musikaz gozatu dugu.

20:30aldera afaldu dugu. Gauean "Scooby-Doo" pelikula ikusi eta ohera joan gara. Gabon pasa, bihar arte.

IGANDEA. Gaur goizean esnatu, prestatu eta Oriora joan gara furgonetan. Bertan denak batera tipi - tapa paseo eder bat eman dugu. Villa marira joan baino lehen freskagarri bat ere hartu dugu.

14:00 Bazkaldu eta deskantsatu ondoren McDonald's joan gara, bapo jatera. Ze goxoa zegoen dena!!! 


















OTSAILAK 10-12 FEBRERO

Este finde nos hemos juntado en Villa Mari los más jóvenes. Lo hemos pasado muy bien. El sábado: Paseo por la Zurriola, Plaza Gipuzkoa, Cine película de "El gato con botas". El domingo: estuvimos en el parque Txirrita de Rentería, que nos encanta (no hay que dejar de jugar aunque nos hagamos mayores) y por la tarde merendola y juegos de balón en el jardín.

Kide berriak etorri dira asteburuan! elkar ezagutzeko egun politak pasa ditugu batera!! Larunbata eguraldi eguzkitsuarekin hasi genuen, tenperatura fresko baina egun argiaz, zeinen ongi! Ohetik altxa, dutxatu, elkarrekin gosaldu eta kalera irten ginen beraz egunaz gozatzera. Paseo ederra eman genuen eguzkipean Zurriola hondartzatik eta Gipuzkoa plazara hurbildu ginen eguerdi aurretik ibilian. Bertan aurreko gauean sobratutako ogia eman genien txori eta zisneei eta hamaiketakoa egiteko aprobetxatu genuen txoko polit hori. Eguerdirako gosea eginez berriz, paseoan Villa Marira bazkaltzera joan ginen, pixka bat deskantsatu eta Principe zinemara joan ginen arratsaldean "El gato con botas" filmaikustera, oso entretenituta eta gustura egon gara guztiok.

Igandea da gaur eta furgoneta hartuta Donostitik aldentzeko aprobetxatu dugu goiza. Errenterian dagoen parke batetara hurbildu gara, Txirrita parkera, a ze paradisua! Pila bat disfrutatu dugu! Eguerdirako bazkaltzera egin dugu Villa Marira eta arratsaldean, asteburua agurtzeko, merendola txiki bat prestatu dugu!

Zeinen ongi ibili garen, hurren arte!!