AZAROAK 25-27 NOVIEMBRE

Hemos pasado este fin de semana de respiro en Eibar. Hemos aprovechado para hacer muchos planes: día de la txistorra en Eibar, paseo por la presa de Usako en Oñati, comida en la sociedad, castañas asadas, Mercado de Azkoitia, euskal dantza,...¡Muy a gusto! Hasta pronto!

Larunbatean eguraldi eguzkitsuarekin esnatu Gara, ze poza! Beraz dutxatu, elkarrekin gosaldu eta Eibartik paseo bat ematera irten gara; San Andresak datozela eta, larunbatean txistorra eguna ospatzen baita Eibarren. Herriko giroa ikusi beraz, paseo bat eman eta furgonetan sartuta, Oñatirantz egin dugu. Usakoko presa ezagutu dugu eta Araotzerantz hurbildu gara gero, bertako elkartean hamaiketakoa egin eta bazkaltzeko. Goxo goxo eta lasai egon gara bazkaltzen, arroz ensalada eta oilasko bularkiak pistorekin jan ditugu bazkaritarako. Arratsaldean gaztaina jana izan dugu auzoan. Oso gustura egon gara, danbolineko gaztaina erreak jaten. Iluntzerako Eibarrera egin dugu berriz, afaldu, telebista pixka bat ikusi eta lotara joan gara bihar indarberrituta esnatzeko berriz.

Igandean ere eguraldi alaiarekin jaiki gara eta gaurkoan Azkoitirantz egin dugu furgonetan. Merkatua zegoen plazan, barazki, fruta, gazta, eskulan etab. Ikusi eta ogi eder bat erosi dugu. Paseo bat eman dugu herrian zehar, Euskal dantzek alaitutako giroaz disfrutau eta terraza batean eseri gara zerbait hartu eta patata batzuk pikatzera. Eguerdirako Eibarko etxera egin dugu berriz, postrerako krema eta kakaozko trentza bat hartuta asteburua agurtzeko. Ze ongi ibili garen, hurren arte!!





















AZAROAK 18-20 NOVIEMBRE

Kaixo! Este fin de semana el mal tiempo no nos ha parado.... Mirad cuántas cosas hemos hecho: Kristina Enea, Tabakalera Medialab, Zumaia,... ¡Nos lo hemos pasado genial! ¡Ah! también hemos celebrado el cumple de nuestro compañero y hemos vistos pelis guays.

LARUNBATA. A ze nolako eguraldia bart gauetik hasita. Euria goitik eta behetik. Gaur gure lagun Adamen urteak dira eta goizean goizetik ospatzen hasi gara txokoaltezko tarta erraldoi batekin. Zorionak eta urte askotarako Adam!!

Gu goizean esnatu, dutxa beroa hartu, ederki gosaldu eta furgonetan irten gara Riberas de Loiola ingurura eta bertatik Kristina Enea parkean eman dugu bueltaxoa, zorte ona izan dugu euriak ater une bat edo beste eman bait digu. Eguerdirako Villa Marira etorri gara bazkaltzera. 

Arratsaldean Tabakalerako Medialab gunera joan gara eta bertako espazio bat alokatu dugu "Del Reves" izeneko pelikula ikusteko. Emozioei buruzko zine entretenigarri bat ikusi dugu pantaila erraldoi batean. Arratsaldeko 19:00ak inguruan Villa Marira etorri gara eta pintaketa, mozketa, purpurina...ekin eskulantxo batzuk egin ditugu eta 20:30aldera afaldu dugu. Gauean "Raya" delako pelikula ikusi eta ohera joan gara. Gabon pasa, bihar arte.

IGANDEA. Gaur lainotsu esnatu garen arren eguraldiak atertzera egin duenez, paseo bat emateko aprobetxatu dugu. Zumaiara joan gara kostaz olatuak ikusiaz eta ondoren Zumaiako Santiago hondartzeko paduretan eman dugu bueltatxo bat. Bueltan freskagarri bana hartu eta berriro Villa Marira etorri gara bazkaltzera. 

Arratsaldean pixka bat deskantsatu, maletak prestatu... ondoren 17:00ak inguruan "Solo en Casa pelikula" ikusi dugu denok batera. 

Konturatzerako etxekoak etorri dira gure bila. Hurrengorarte lagunok. 






















AZAROAK 11-13 NOVIEMBRE

¡Mirad qué bien lo hemos pasado este fin de semana en el Atseden!

Asteburura iritsi eta ostiralean  goxo-goxo afaldu eta pelikula batekin oheratu giñen. 

LARUNBATA. Larunbat eguzkitsu batekin esnatu eta gero , alde zaharrerantz abiatu giñen!. A ze ambientea ! pote batzuk hartu eta martxa!!!! 

Bazkaldu ondoren berriz , tabakalerara joan eta hantxe bertan meriendatu genuen. Ze goxo dauden  hango kafesneak !!!!Nola gustatzen zaizkigun!!!:))))

IGANDEA. Igandean , Behobiako lasterketako partaideei animatu genien!!!! Gainera, lagun asko topatu genituen.!!!

Asteburua amaitzeko,  hemen gertu dagoen Hotelean ( Bidaia)  kafesnetxo batzuk hartu genituen astebururarua bukatutzat emateko. 

Ze gustora egon garen !!