UZTAILAK 23-25 JULIO

Fin de semana largo en Villa Mari, lo hemos pasado genial. 

Hemos andado repartidos en 2 grupos: por Miramon, Aiete, Gros, Festival de Jazz, Orio, La Concha, Antiguo, Altza, Garbera,... 

Qué rápido han pasado los 3 días, ¡nos vamos a casa con ganas de volver!

LARUNBATA. Larunbat goizaldean elkartu, maletak bertan utzi eta buelta bat ematera abiatu gara Miramon aldera, bertan trago bart hartu eta etxeko terraza prestatu dugu, earra giroa ederra jarri duena :) Siesta ondoren, guztiak furgoan kabitzen ez garenez, taldeko batzuk Aieteko parkean egon dira buelta eta helatua jaten eta beste talde erdia, Grosetik mugitu da, Juantxon lagunak ezagutuz. 

Goiz afaldu eta parrandero batzuk Jazzaldira animatu gara, earra giroa eta musika polita. 11tako etxera bueltatu, lagunak agurtu eta ohera.

IGANDEA. Igande eta giro ona, kostaldea jende gainezka. Gaurkoan batzuk Oriora abiatu dira furgoan eta beste batzuk Kontxako hondartzara egin dute paxia, Antiguon pote bat artu eta etxera bueltatu gara bazkaltzera, ze ondo ta frexko terrazan urarekin jolasten. Arratsaldean, taldeko lagun batzuk Grosetik ibili dira eta beste batzuk furgoan Altza aldetik. Afaldu eta berriz Jazzaldira animatu dira, a ze talde parranderoa!

Astelehena eta giroan pendiente geuden, azkenean eguzkia atera da eta batzuk auzotik paxia bat egin dute eta beste batzuk Garbera egon gara, musika kontzertua ikusten. Terrazan bazkaldu eta giroaz gozatu dugu.

















UZTAILAK 15-17 JULIO

Este fin de semana hemos conocido compañeros nuevos y lo hemos pasado muy bien. Hemos combatido el calor con playa, helado, ventilador... y sobre todo, buen humor...

LARUNBATA. Gaur ikaragarrizko eguraldia atera zaigu. Zarautzeko hondartzara joateko gogoz irten gara batzuk furgonetan eta beste batzuk topoz. Bertako hondartzan ederki ibili gara olatuetan jolastuz. Hamaiketakoa ere jan dugu. Bueltan, ogia erosi eta bazkaltzera Villa Marira etorri gara .

Arratsaldean pixka bat deskantsatu eta Gros auzora jaon gara izozkia jatera. Bertako jaiak direnez tamborrada ikustera joan gara. Oso giro ederra zegoen, eguraldi ona, jende pilatxo bat eta musika ederra auzo guztian zehar. Tanborren hotsak entzun eta euren atzetik ibili gara.

20;00ak aldera etorri gara Villa Marira afaldu eta "Hasta que la boda nos separe" pelikula ikusi dugu eta bakoitza bere erritmora oheratu gara. 

IGANDEA. Gaur ere aguraldi onarekin esnatu gara. Ondo-ondo gosaldu eta prestatuta ondoren Zurriolako hondartzara joan gara. Hondarretan lasai asko hizketan eta barrezka aritu gara, uretan freskatu dugu geure burua eta bazkaltzera joan aurretik, zerbait hartzera eseri gara, taparen bat ere dastatu dugu!! Zeinen ongi aprobetxatu dugun goiza!

14:30 inguruan bazkaldu dugu, deskantsatu eta maletak prestatu eta gero, agur gisa Villa Mari ondoko Hotelera hurbildu gara freskagarri bat hartzera. 

Primerako asteburua izan da, denetik egin dugu, guztiak oso ondo moldatu dira elkarrekin eta eguraldi ona aprobetxatu dugu!! Beste bat arte! Ondo izan!






















Uztailak 8-10 Julio

Aspalidko partez lagun giroan elkartu gara eta oraingoan bi lagun berri etorri zaizkigu Atsedenera,  Gustora hasi duru ostirala alkar ezagutuz eta tortila patata eder bat afalduaz.

LARUNBATA. Larunbat honetan ikaragarrizko eguraldia atera zaigu. Paseatzera joateko gogoz irten gara furgonetan Orioko hondartzara urbildu gara. Bertako hondartzan paseotxo bat eman eta hankak busti ondoren, hamaiketakoa jan dugu itzaletan oiloak, atak... ikusiaz. Bueltan, ogia erosi eta bazkaltzera Villa Marira etorri gara .

Arratsaldean pixka bat deskantsatu eta Gros auzora jaon gara izozkoa jatera. Bertan barrakekin topo egin dugu eta dragoiaren atrakzioan ibili gara.

20;00ak aldera etorri gara Villa Marira afaldu eta Ice Age pelikula ikusi dugu eta bakoitza bere erritmora oheratu gara. 

IGANDEA. Gaur ere aguraldi onarekin esnatu gara. Ondo-ondo gosaldu eta prestatuta ondoren Madarixa auzoko Atxuri Nekazal Turismo arbolategi, kulunpio eta hamaketan hartu długu deskantsua paseoaren ondoren. Bertan hamaiketakoa egin, indarran hartu eta bueltan etxerako bida hartu degu

14:30 inguruan bazkaldu dugu, batzuk lokuluxka egin dute eta beste batzuk salan deskantsatu dute. 

Arratsaldean Grosen freskagarri bat artu eta bueltatxo bat eman dugu eta familia etortzeko ordua iritsi da.

Asteburu edema pasa dugu lagun giro ederrean, laster arte Atseden Zaleok!!















Uztailak 1-3 Julio

Este fin de semana lo hemos pasado estupendamente. Hemos aprovechado el tiempo para hacer de todo un poco. Desde dar un paseo, tomar un pote charloteando, echar una partidita a los bolos, hacer una fiesta de agua o bailotear en fiestas de Intxaurrondo. Hemos disfrutado un montón!!!!!  

Larunbata. Uztaileko lehen asteburu honetan udako giroa irten zaigu. Gaurkoan batzuk furgonetan et besteak autobusez Ametsagainako parketik Garberaraino joan gara tipi tapa. Freskagarri bat eta aperitibo txiki bat hartu dugu eta Villa Marira etorri gara bazkaltzera. 

Gaurkoan beheko terrazan bazkaldu dugu eguraldia aprobetxatuz. Arratsaldean lokuluxkatxo bat egin dugu, batzuk sofan, besteak ohean eta gero denok terrazan egon gara. Atzazalak pintatzen, boloetan jkatzen, jenga torrean jolasten eta mangera festa egin dugu. 

Ondoren meriendatxo batekin bukatu dugu arratsaldea. 

Gauean ere terrazan afaldu dugu eta 11ak aldera denok neka-neka eginda oheruntz joan gara. Bihar artee!!!

Igandea. Igandea lainotuta esnatu gara guk ondo- ondo gosaldu dugu eta furgonetan Intxaurrondoko festetara joan gara, bueltaxo bat eman dugu, dantza pixkat egin, barraka inguruetan bueltatxo bat eman, lagun batzuekin koinziditu eta pote bat hartzeko parada ere egin dugu, Eguerdian Villa Mariko terrazan bazkaldu dugu eta arratsaldean pixka bat deskantsatu ondoren, taldetxo bat izozkiak erostera joan dira eta beste batzuk meriendatzeko mahaia prestatu dute. 

6ak inguran Villa Marin meriendatu dugu eta konturatzerako familiakoak etortzeko ordua iritsi zaigu. 

Hurrengorarte lagunok!!