IRAILAK 17-19 SEPTIEMBRE

¡Este fin de semana también lo hemos aprovechado genial!  El sábado hemos estado en Arantzazu (santuario y naturaleza), en el pueblo de Oñati, en las Pozas de Usako,... El domingo en Deba y hemos comido en la sociedad de Madarixa. Qué buenos planes... ¿verdad?

Larunbat goizean eguraldi goibelari aurre egiteko gogoz, furgoneta hartu eta Oñati alderantz egin dugu. Arantzazu ezagutzera joan gara, bertako paisaiak, santutegia eta inguruak ikusi zein itsuen- bidea egin dugu paseoan. Indar berritzeko, zerbait hartzera eseri gara Arantzazu bertako taberna batean. Ostean, herrira jaitsi gara, parke batean bazkaltzera, eraman dugun piknikarekin. Bazkal ondoren, paseoan  herria ezagutzera egin dugu, herriko frontoian palekin jolastu eta Usakoko putzua ikustera joan gara, ondoren afaltzeko, Eibarrera egin dugu bueltan.

Igandean, eguraldi eguzkitsua irten ez bada ere, eguna aprobetxatzeko gogoz jaiki gara. Gosaldu eta guztia prest utzi uztean beraz, Debara hurbildu gara. Futbol zelaian aparkatu dugu furgoneta eta paseoan joan gara Hondartzarantz. Bertan zerbait hartu eta rabak jan ditugu eta oinez bueltatu gara furgonetara. Bazkaltzera, Madarixako Anaren elkartera joan gara, zein egun polita!! Bazkal ostean, helatu bat jan eta Villa Marirantz abiatuz, bukatu dugu gure asteburua!! Hurren arte!!


















IRAILAK 10-12 SEPTIEMBRE

Hemos pasado nuestro primer fin de semana en Eibar. Con el buen tiempo que ha hecho y nuestra furgoneta... lo hemos disfrutado un montón! 

LARUNBATA. Gaur egun zoragarria esnatu da. Javi etorri da gure bila eta furgoneta hartu dugu. Goiza pasa dugu Deban. Talde erdia hondartzara jeitsi da, oinak bustitzea eta paseatzea. Beste taldeko kideak, berriz, hondartza inguruan paseatzen egon dira. 

Indarrak hartzeko, Mutrikuko piknik inguru batera joan gea. Bertan entsaladilla rusa eta tortilla patata jan dugu ummmm....ze ona zegoen dena. Arratsaldean Mutrikuko herria bisitatu dugu eta izugarrizko helatua jan dugu. Nola jarri gea!! Gero, Eibarrera bueltatu gea, buelta bat eman dugu, afaldu eta Javiri autobusera eraman diogu. Bihararte Javi!

IGANDEA. Igande goizean, ederto lo egin ostean, prestatu ostean Pagoetako parkera gerturatu gara, arbolapean bazkaldu eta ondoren Orioko pasealekuan pasaotso bat, helatu gozo bat eta Villararira gerturatu gara.