MAIATZAK 27 29 MAYO

Este fin de semana el respiro ha sido en Eibar. Como veis, hemos aprovechado muy bien el tiempo veraniego y lo hemos pasado genial. Hasta la próxima!

Asteburu hau Eibarreko pisuan egin dugu. Kostaldetik pixka bat hurrundu eta barrualdeak ezagutzeko aprobetxatu ditugu egunak, primeran ibili gara. 

Larunbatean, eguzkiarekin batera esnatu gara, dutxatu, elkarrekin gosaldu eta indarrak hartuta Oñatirantz abiatu gara furgonetan. Usakon izan gara, presa eta inguruak ezagutu eta ur hotzetan hankak bustiz, paseotxo eder bat eman dugu inguruan. Eguerdia iritsita, Oñatiko Araotz auzora egin dugu, bertako eliza, frontoi eta baserriak ikustera.  Bertako elkartean, mahaian eseri eta hamarretakoa egin dugu eta gerora, sozidade barruan bazkaldu dugu sukaldariak prestatu digun janari goxoa jatera. 

Bapo jan eta lasai lasai egon gara, bazkal ostean berriz furgonetan sartu eta Arrasaterantz jo dugun arte. Udala auzora igo gara, bertan dagoen tabernako terrazan zerbait hartu dugu bista ikusgarriekin eta Eibarrera bueltatu gara iluntzerako. Afaldu eta telebista pixka bat ikusi ostean, guztiok deskantsatzera sartu gara ohera, egun mugitua izan dugu eta gaur. 

Igandea ere iritsi da, Mutrikura goaz!! Bertan pasiatu, picnicka inguru ederretan jan eta zerbait hartzera!! Zein ongi pasa dugun asteburuan, leku berriak ezagutu eta barre pila bat egin dugu!! 
Hurren arte!!











MAIATZAK 20-22 MAYO

Lo hemos pasado genial este finde en Villa Mari. Paseos, cine, heladito, tarracita... ¡Hasta la próxima!

LARUNBATA. Sagües aldera joan ginen paseotxo bat ematera. Eguzki pixkat hartu eta gero egarritu ginenez terraza batean eseri eta freskagarri bat edan genuen. Zeinen ongi egon ginen!

Arratsaldean, zinemara joan ginen "Marvelen" akziozko pelikula bat ikustera, uau ze beldurra pasa genuen!

IGANDEA. Hurrengo goizean deskantsatu ondoren, eguraldi ona aprobetxatuz bueltatxo bat ematera joan ginen. Eta Gros inguruko terraza batean pote bat hartu genuen. Gero, bero honekin, ideia zoragarri bat okurritu zitzaigun "Paperino helatu dendan"  izozki goxoak erosi genituen bazkaldu eta gero postre moduan jateko. Mmmm ze goxoak zeuden! :)

Igande arratsaldean, maletak egin telebista pixkat bat ikusi eta "Bidaia" hotelera joan ginen. Zeinen asteburu ederra pasatu dugun! Hurrengo artee familiia!!!=)











Maiatzak 13-15 Mayo

Kaixo, este finde hemos dado la bienvenida a nuevos compañeros en Villa Mari. Lo hemos pasado muy bien. El sábado por la mañana fuimos a Orio, donde se celebraba el Día de la Ballena; por la tarde a Zumaia. Y por la noche, cómo no, bailamos y cantamos con Eurovisión. El domingo, día de deportes: Vamos a animar a amigos de la Carrera de Empresas y después vamos a Anoeta a ver el partido de la Real femenino. Aupa Real! Por la tarde, paseo por Sagues. ¡Hasta la siguiente!

LARUNBATA. Lehioak ireki eta eguuuuzkia!!! Oriora joan gara balearen eguna ikustera. Buru haundiak, erraldoiak, txistulariak... A zein giro polita. Gero gainera arraunlariek balea nola ehizatzen zuten antzeztu dute. Festa politaz disfrutatzeko aukera izan dugu. Gero terraza batean deskantsuan tragotxo bat hartzen egon gara. 

Bazkaltzera etxera itzuli gara. Batzuk siesta bota dute eta beste batzuk pelikula bat ikusten gelditu gara. Arratsaldean furgoneta hartu eta Zumaira joan gara itsaso ondoko errepeditik. Eguraldia kaxkartu zaigu baina paseorako atertu egin digu, Ze suerte dugun. Bueltan Zarautzen izozkia erosi dugu gaur afariko postre bezala jateko. 

Afaldu ondoren Eurovisioneko aktuazioak ikusten egon gara, dantza eta kantatzen ibili gara!!
















IGANDEA. Gaur goiz esnatu eta Alderdi Ederrera joan gara Enpresen lasterketa ikustera, bertan lagun ugari ikusi ditugu korrika eta animatzen ere. Gero Furgoneta hartu eta Anoetara joan gara. ERREALA ALEEE! IRABAZI ARTEEE! BETI EGONGO GARA ZUREKIN!! Gaur nesken partidua ikustera joan gara. zenbat gol eta ze festa!!!

Bazkaldu ondoren deskansuan egon gara eta gero Sagues aldera gerturatu gara haize pixkat hartzera... ze berooooo!!

Datorren astean berriro ikusiko gara elkar!!! Oso ondo pasa astea eta txintxo ibili!!!














MAIATZAK 6-8 MAYO

 Fin de semana soleado! Cómo nos gustan los planes por la costa: Getaria, Zumaia, Sagues, Zarautz,...

No ha faltado el heladito y aperitivo... Y en casa, peli, música y baile😊. Lo hemos pasado genial.

LARUNBATA. Maiatzako lehen larunbat honetan ikaragarrizko eguraldiairten zaigu. Paseatzera joateko gogoz irten gara furgonetan Gipuzkoako kosta ingururura. Getarian egin dugu lehen parada. Bertako hondartzan paseotxo bat eman eta hankak busti ondoren Askizu auzora joan gara freskagarri bat eta aperitibotxo bat jatera. Bueltan, Zumaian ogia erosi dugu eta bazkaltzera Villa Marira etorri gara.

Arratsaldean pixka bat deskantsatu eta gero Sagues aldera joan gara tipi-tapa .A ze jende pila zegoena. Bueltan, batzuk izozkia jan dugu eta beste batzuk bizkotxito bat. 

20;00ak aldera etorri gara Villa Marira musika pixkat entzuten eta dantzaten iblili ostean, afaldu egin dugu. Gauean "Mama Mia II" izeneko pelikula ikusi dugu eta bakoitza bere erritmora oheratu gara. 


IGANDEA. Gaurkoan ere eguzki izpi epel-epelekin esnatu gara. Ondo-ondo gosaldu eta apain-apain prestatuta Zarautzera joan gara goiz pasa. 

Iñurritzako paseotxoa eman dugu eta bueltan tragotxo bat patata batzuekin hartzeko parada egin dugu. 

14:30 inguruan bazkaldu dugu, batzuk lokuluxka egin dute eta beste batzuk salan deskantsatu dute. 

Arratsaldean Grosen buetaxo bat eman dugu eta berehala familia etortzeko ordua iritsi da,