IRAILAK 27-29 SEPTIEMBRE

Qué buena manera de despedir el mes de septiembre.... Mirad qué bien hemos estado este fin de semana. Hemos ido a Zarautz, a comer a la sociedad de Iraeta y de paseíto por Donosti.
Hasta pronto!
Kaixo Atseden zaleok!
LARUNBATA. Eguraldia ederrarekin esnatu gara, apaindu eta furgoneta hartuaz Zarautzera gerturatu gara. Malekoiaren alde batetik bestera egin degu paseoa eta ondoren indarra hartzeko Karlos Argiñanoren terrazan eseri gara. Eguna aprobetxatzeko Gure Ordekako elkartera gerturatu gara bazkaltzera, benetan ederki bazkaldu dugu kanpoko terrazan... aze eguna pasa deguna azken ordun etxeratu garelarik.

IGANDEA. Iganden paseo berrira gerturatu gara, gaur ere eguraldi ederra itxasoaren ondoan paseo egiteko. Portura gerturatu, bertan freskagarrai bat hartuaz lagun artean gozatu eta etxeratzeko ordua iritxi da. Oso azkar pasa zaigu asteburua... laister izango gara berriro alkarrekin.
Ondo izan.












IRAILAK 20-22 SEPTIEMBRE

¡Hola! ¡Qué bien lo hemos aprovechado este finde... ! Zinemaldi en Donosti; Festival Atlantikaldia en Rentería; paseo por Zarautz y también por el Albergue de Ulía... ¿Qué te parecen nuestros planes?
¡Hasta la próxima!

LARUNBATA. Egun on danoi!!! a ze nolako eguraldia dugu gaurko egunsentian!!! gosari goxo bat hartuta kalerako arropa jantzi dugu. Donostiako zinemaldia dela eta, gorseko hondartzaren ertzetik paseotxoa egin dugu. kurtsalera iritsita, zenbait famatu ikusi ditugu; autografotxo bat ere eskuratu dugu!!!!
Paseoari berriro ekin diogu, eta boulaberritik alde zaharrera sartu gera. Bertan ginela, terraza batetan freskagarri bat hartzera gelditu gera. Paseoa eta beroarekin, egarri baiginen eta!!!! kontu kontari egon gara terrazan, eta konturatzerako, bazkal ordua gainera etorri zaigu. Itzuleran, ogia erosi dugu eta etxera joan gera Evak prestatutako bazkari goxoaz disfrutatzeko.
Behin bazkalduta, telebista ikusten jardun gera, eta nahi izan duenak, siestarako unea izan du. Arratsaldean berriz, beste behin kaleratu gera. Oraingoan, furgoneta hartuta, Errenteri aldera jo dugu. Atlantikaldia dela eta, sekulako giroa zegoen kalean. bazter ezberdinetan kontzertuak eta musika zegoen, eta musikako giroa horrenbeste gustatzen zaigunez… ARRATSALDE PASA paregabea izan da. mota ezberdineko musika entzun dugu, eta denetatik dantzatzen dakigunez, arazorik ez dugu izan, bertako giroarekin bat egiteko. Sekulako dantzasaioa eginda, gorputza hidratatu egin behar izan dugu, eta bertako taberna batetan pote bat hartu dugu, eta honen ondoren… BESTE KONTZERTU BAT!!!!! Joe hau parranda!!!! Arratsaldea segituan pasa zaigu eta honekin batera etxeratu gera.
Etxera iristean, eroso jantzi, afaldu eta filma bat ikusten jarri gera. bihar arte danoi!!! ondo lo egin!!

IGANDEA. Egun on!!! txarra emanda zegoen arren, sekulako goiza geratu da, eta horrelako aukera izanda, gosaldu eta Zarautz aldera joatea erabaki dugu. Bertan iñurritza paseotik bueltaxka egin dugu. A ze parajeak dituen gure lurraldeko kostaldeak!!!  ttipi-ttapa, berriketan buelta egin dugu; surflariak alde batera, golfistak bestera, media, itsasoa… ZO-RA-GA-RRI!!! Bueltaxka eginda, igandeko bermuta hartu behar izan dugu, eta malekoien, terraza batetan eseri eta pote bat hartu dugu. Pikatzekorik ere ez zaigu falta izan!!!  gaur ere, fuergonetara itzultzea, ogia erosi dugu eta etxera joan gera bazkaltzera.

Ederki bazkaldu dugu goizeko buelta egin ondoren. Behin janda, batzuk lokuluska botatzera joan gera, beste batzuk berriz, telebistako filma bat ikusten egon gera lasai lasai.
arratsaldean berriz, furgoneta hartu dugu, eta Uliko aterpetxera joan gera futbolinean jokatzeko eta meriendatxo txiki bat egitera. Ze azkar pasatzen den denbora gustora gaudenean!!!! konturatzerako , asteburua joan zaigu. beste bat harte danoi!!! besarkada bat!!!!
















 



IRAILAK 13-15 SEPTIEMBRE

¡ Aquí os dejamos las fotos de este finde ! ¡ Lo hemos pasado genial!

LARUNBATA. Asteburu honetan 8 lagun elkartu gara Atsedenen. Larunbat goizean eguraldi ederra aprobetxatuz tipi tapa Villa Maritik Ondarretara joan gara taldetx bat.
Beste taldea berriz furgonetan joan da Antiguora eta ondoren denok batera frskagarri bat hartu dugu. Ordu batak inguruan berrirobatzuk furgonetan etorri dira etxera eta besteak oinez.
Bazakaldu ostean pixkat deskantsatu dugu, batzuk telebista ikusiaz eta beste batzuk logelan.
5ak inguruan Kataluñia plazara joan gara izozki bana jatera. Eliz atarian izozkia jaten ari garen bitartean aspadi ikusi gabe genuen lagun bat etorri zaigu saludatzera, Maira!Asko poztu gara bera ikusita.
Gauean pure eta arraia afalduta "A mi altura" izeneko pelikula ikusi ondoren denok ohera joan gara.

IGANDEA
Gaur ere primerako eguraldiarekin esnatu gara,apain apain prestatu eta  ondo ondo gosaldu dugu, gaur tortitak platanoarekin ipini dizkigu Laurak, ze goxoak.
Goizean paseotxo bat eman dugu Saguesetik eta bueltan Grosen pote bana hartu dugu azeituna batzuekin.
Eguerdian Villa Marira etorri gara eta batzuk pistinan hankak busti dituzte. 14:30ak inguruan makarroiak bazkaldu ditugu.
Bazkal ostean telebista pixka bat ikusi dugu eta arratsaldean Grosera joan gara pote bana hartzera.









IRAILAK 6-8 SEPTIEMBRE

¡Qué mejor manera de volver a la rutina de septiembre que pasando un fin de semana de relax en Villa Mari! Parque de Aiete, sociedad de Iraeta, Regatas, heladito,...¿qué os parece?

Larunbata ederki hasi dugu, Lide etorri zaigu bixitan eta asteburua gurekin pasatzera. Goizean gosaldu era apaindu ostean Aietera gerturatu giñen; paralelo paseotxoa, liburutegiko erakusketa ikusi, Festa giroko Lindy hop dantzaldia, merkadilloa ,.... Ederra goiza pasa deguna. Bazkaltzera etxeratu ostean deskantsu, eta furgonetan Iraetara gerturatu giñen, frotoian palaz jolastu, trenezitoan ibili, eta freskagarri bat hartuaz,... ederto pasa genuen arratsaldea. Goiz oheratu gara, bihar regatetara goaz!! Ze ondo!
Igandean hamaiketakoak hartu eta kolore guztiak animatzera!! Giro ederra Eta eguraldi bikaina!! Ze ondo pasa degun! Arratsaldea izozki eder banarekin eman diogu amaiera asteburua. Datorren asterarte Atdeden zaleok!