ABUZTUAK 25-27 AGOSTO

 LARUNBATA

Goizean eguraldi aldrebesa izanda ere furgoneta hartu eta Zarautzera animatu gara bertako merkatu bat ikustera, Zarautzeko Outlet feria. Bertako postutxoak ikusteko aukera izan dugu, txapelak, arropa, xaboiak, poltsoak etab. Gustora ibili gara! Ondoren terraza batean pote bat hartu dugu.

Bazkal ostean, batzuk siesta pixkat eta beste batzuk pelikula bat ikusi ondoren, furgoneta hartu eta Hondarribiko portura joan gara, portutik paseotxo bat eman eta bertako terraza batean pote bat hartu dugu. 

IGALDEA

Goizean Egiara hurbildu gara, Tabakaleran sartu eta bertako erakusketa bat ikusi dugu. Miradorera igo eta bertako tabernan pote bat eta enpanadilla goxo batzuk hartu ditugu. Ah ze hamaiketako goxoa!

Arratsaldean, lasagna bazkaldu ondoren, maletak prest utzi eta kalera irten gara, Bidaia Hotelera gerturatu eta bertan asteburuari agur esateko pote goxo bat hartu dugu.

Asteburu bikaina pasa dugu Villa Marin!


























Abuztuak 16- 22 Agosto

 Atzo hasi genuen atsedenaldiko hirugarren txanda. Elkarrekin ederki pasatzeko irrikitan.


Ayer comenzo la tercera tanda de respiro. Hemos venido con ilusión y con ganas de pasárnoslo genial!!!