ABENDUAK 16-18 DICIEMBRE

Último finde del año... nos ha acompañado el sol para dar paseos por Donosti, y cuando la luz cae disfrutar con la iluminación navideña. ¡Pronto estaremos de vuelta!

LARUNBATA. Gaur ikaragarrizko eguraldia atera zaigu. Gu goizean esnatu, dutxa beroa hartu, ederki gosaldu eta tipi-tapa irten gara Zurriola aldera bueltaxoa ematera. Eguerdirako Villa Marira etorri gara bazkaltzera. 

Arratsaldean Gabonetako postuak eta argi zoragarriak ikustera joan gara. Zenbat jende!!! Bertako postu batean txokolatea beroa eta txurroak jan ditugu. 20:30aldera afaldu dugu. Gauean "Solo en casa" pelikula ikusi eta ohera joan gara. Gabon pasa, bihar arte.

IGANDEA. Gaur ere eguraldi ederrarekin esnatu garenez, paseo bat emateko aprobetxatu dugu. Catalunya plazako taberna batean kroketa jan eta freskagarri bat edan dugu. Ondoren Villa Marira etorri gara bazkaltzera. 

Arratsaldean pixka bat deskantsatu, maletak prestatu... ondoren 17:00ak inguruan denak batera villa mari ondoko Hotelera joan gara freskagarri bat hartzera.  

Konturatzerako etxekoak etorri dira gure bila. Asteburu honetako eguraldi ona aprobetxatu dugu!! Beste bat arte! Ondo izan!







ABENDUAK 8-11 DICIEMBRE

¡Cuántos planes hemos hecho en estos cuatro días...! Donosti y su decoración navideña, Zarautz, al cine, al parque de Ametzagaña y Garbera, al parque de Aiete... Llega el último día y nos vamos a casa con ganas de volver,, ¡hasta pronto!

OSTEGUNA. Goizean iritsi maletak hustu eta egun hauetan egin nahi dituzten planak hitz egin ondoren, Gipuzkoa plazako jaiotza ikustera joan ginen. 

Arratsaldean, giro oso txarra zegoenez, txokolatea txurroekin jatera joan ginen. Zeinen goxoak zeuden:) Ondoren, Paseo de Francia inguruko "puestitoak" eta argiak ikusteko aprobetxatu genuen.


















OSTIRALAEsnatu, eta ateri zegoela ikusi dugunean, furgoneta hartu eta Zarautz alderuntz abiatu gara. Bertan, erdi aroko feria ikusi dugu eta primeran pasa dugu. Han ginela aprobetxatuz, hondartzan bueltatxo txiki bat eman dugu. Eta nekatu garenean, kafe goxo bat hartzeko aukera izan dugu. Energiak hartu eta gero berriro Villa Marira abiatu gara bazkaltzera.

Deskantsua hartu ondoren, eta gure Nayden laguna iritsi bezain pronto, zinera joan gara.  Bertan, "A todo tren 2" pelikula ikusi dugu.











LARUNBATA. Goizean autobusa hartu eta Ametzagainara joan gara bueltatxo bat ematera, Garberara hurbildu eta pote bat hartu dugu. Villa Marirra bueltatzerakoan batzuk oinez eta beste batzuk autobusean joan gara. 

Arratsaldean, Boulebard-eraino joan gara oinez eta handikan antiguora joan gara (batzuk oinez eta beste batzuk autobusean), han pote bat hartu eta etxera itzuli gara. Etxean afaldu eta film bat ikusi dugu. 





IGANDEAEsnatu, prestatu eta okendoruntz joan gara autobusa hartzera. Autobusak aieteraino gerturatu gaitu eta Anfiteatrora joan gara. Handikan Aieteko Parkera joan gara eta pote bat hartu dugu hango kafetegian. 

Arratsaldean, bizkotxo bat egin eta film bat ikusi dugu. Penarekin baino etxera bueltatzeko ordua iritsi zaigu. 








ABENDUAK 3-6 DICIEMBRE

Hemen ari gara pasatzen abenduko zubia Villa Marin...

LARUNBATA ABENDUAK 3. Zubi honetan Villa Marira etorri gara ondo- ondo pasatzera. Gaur goizean denok elkartu gara eta Gros inguruan egin degu paseotxoa euripena, bainan alai eta kontentu lagun artean. Arratsaldean ere gure auzoan erten degu, aterkia lagun genuela. Txokalatea bero bat hartzera, kosta zaigu bainan bai lortu ere. Gabonetako argiak ere pizti dituzte eta kursaleko bola handiaren argiarekin disfrutatu degu.

Mikelen urtebetzea ere disfutatu degu lagun giroan egun guztian zehar, berak ekarritako oparitxoa banatu dizkigu... Zorioank Mikel, ederki daramatzazu 42 urte!!

IGANDEA ABENDUAK 4. Gaurkoak gosaldu prestatu eta eguraldiaz gozatzera Hondarribira joan gara. Paseo ederra egin degu bertako paisaiaz gozatuz. Omdoren terrazan freskagarri eta pintxo bana hartu- eta bueltako bideari ekin diogui. Atsalden berriz, Plaza Gipuzkoako jaiotza ikusi degu, kastaña batzuk janaz. Ideia mordo bat hartu degu etxekoa jartzeko. Gustura etxeratu gara... epelera. Eguna amaitzeko jaiotza jarri denon artean. gustatzen?



Ambiente navideño por todos los rincones de Donosti, ¡nos encanta!



No hay nada mejor que el chocolate caliente cuando hace frío.



Zorionak Mikel!










ASTELEHENA ABENDUAK 5. Abenduko lehen astelehen honetan Villa Marin esnatu gara, paregabeko eguraldiarekin gainera. Ondo-ondo gosaldu, apain apain jarri eta goiz aldera Zarautzeko malekoira joan gara paseatzera eta freskagarri bat hartzera. Ondoren furgonetaz Azkoitiko auzoko Madariaga elkartera joan gara bazkaltzera. Bazkal ostean, gabon kantak abestu ditugu pasteltxo batzuk eta  kafetxo bat hartu bitartean eta ondoren bueltatxo bat eman dugu auzoan.

Iluntzerako Villa Marira bueltatu gara eta afaldu baino lehen jaiotza ipnini dugu denon artean. 

Gauean aspaldiko partez ETE pelikula ikusi dugu eta bakoitza bere erritmoan oheratu da. 

ABENDUAK 6 ASTEARTEA. Gaur ere primerako eguraldiarekin esantu gara. Gaurkoan Donostian geratu gara. Villa Maritik porturaino eta handik Paseo berritik berriro Villa Marira bueltatu gara. Goiz pasa ederra egin dugu, bidean freskagarri bat hartzeko parada eginez. 

Arratsaldean, maletak egin, etxea jaso, telebista pixka bat ikusi ondoren, batzuk izozkitxo bat jan dute eta beste batzuk txurroak. 

Berehala iritsi zaigu etxera joateko ordua. Hurrengorarte lagunok!!