URTARRILAK 25-27 ENERO

Fin de semana con tiempo revuelto... pero muy bien aprovechado....
El sábado por la mañana dimos una vuelta por la parte vieja, y por la tarde, algunos hemos ido al cine a ver la peli "Familia al instante" y otros hemos ido a Zumaia.
El domingo por la mañana, paseo hasta la plaza Gipuzkoa y por la tarde nos quedamos en casita.
¡Hasta pronto!

Asteburu euritsuarekin hasi dugu ostirala! Afari goxo goxo prestatu digu Sandrak asteburu honetan!! A ze nolako sukaldari eta begiralea daukagun gure ekipoan!!
LARUNBATA. Larunbat goizean eguraldi bikainarekin hasi degu eta alde zaharrera gerturatu gara paseo ederra eginez. San Telmoko plazan freskagarri bat hartuz, bueltarako indarrak hartu digutu.
Arratsaldean taldetxo bat Zinemara gerturatu da, "Familia al Instante" pelikula ikustera. Beste taldetxo bat, berriz, Zumaiako portura joan da, bertan paseo ederra egin eta zerbait epela hartu ostean, etxeratu gara.
IGANDEA. Igandea euritsu esnatu da... baina, hala ere, animoso... Beraz, Gipuzkoako plazararino paseotxoa eta aperitiboa ongi etorri dira.
Arratsaldean etxean geratu gara lasai lasai epelean. Asteburu ederra pasa dugu, aterki artean izan arren!! Datorrean asterarte Atseden zaleok.





URTARRILAK 18-20 ENERO

Fin de semana del día de San Sebastián en Villa Mari. 
Hemos podido hacer un poco de todo: celebrar la fiesta con una cena especial y viendo tamborradas por la calle; y también planes más tranquilos como preparar un rico postre y hacer manualidades en casa... o pasear  por el centro comercial Txingudi y por Pasaia... ¡Lo hemos pasado genial!

LARUNBATA. Egun on danoi!! gosari goxo baten ondoren, apaindu gara eta kalera irten gara, urtarrileko egun eguzkitsu honetaz aprobetsatzeko. Gogo ezberdinak genituenez, bi taldeetan erdibitu dugu taldea. Batzuk Grosetik geratu gara paseotxoa eginez eta baita etxerako enkarguetaz arduratzen ere. Beste taldea berriz, alde zaharreraino joan gera, Konstituzio plaza ea gauerako nola prestatuta dagoen ikustera. Eneee!!! Sekulako prestakuntza dagoela ikusi dugu. Bueltaxka eginda, hamaiketakoa egin dugu eta etxeratu gara, beste taldearekin elkartu eta bazkaltzeko.
Bazkal ostean, atseden txiki bat egin dugu film bat ikusiz, eta arratsalderako ekintzetaz eztabaidatu dugu. Bi taldeetan banantzea erabaki dugu. Batzuk, etxen geratu gara, eskulanak eginez (pultxerak, buztinezko irudiak...), beste batzuk, berriz, furgonetaz kaleratu gara. Irungo txingudi komertziogunera gerturatu gara. Bertan bueltaxka bat eginda, zenbait gauza erosi ditugu; merienda, bizkotxoak erosteko osagaiak... Behin egin beharrak bukatuta tragoska hartu dugu, eta etxera bueltatu gara.
Etxean elkartu gara, eta igandean jateko postrea sukaldatu dugu!!! earra benetan!!
gauza bat eta beste, afaltzeko ordua gainera bota zaigu, eroso jantzi eta afaldu dugu. Honen ondoren, telebista ipini dugu, Atzegiko lagunak tanborradako banderaren igoera ikusteko!! Gora Donostia!

IGANDEA. Egun on danoi!!! Gaur tanborrada eguna!!!! gogotxu esnatu gera. Gosari ederra janda, apaindu eta maletak prestatu ditugu. Behin dena prest, bi taldetan banandu gera. Talde bat, etxean geratu gera, atzoko eskulanak margotuz, baita azkazalak margotu ere. Tertulian par ederrak egin ditugu. Beste taldea berriz, Grosetik atera gera, tanborradako zenbait talde ikusi ditugu. Nahiz eta eguraldia pattala izan, gu umoretxu egon gara, eta garrantzirik ez diogu eman xirimiriari!!! Pote bat ere hartu dugu, eta ogia erosiz, etxera etorri gera bazkaltzeko.
Bazkal ostean, telebista ikusten gelditu gara deskantsatzeko piska bat. Arratsalde aldera, furgoneta hartu, eta Pasaiara joan gera hartzera eta astebukaerako ebaluaketa egitera. Konturatzerako, etxera joateko garaia iritsi da!! beste asteburu paregabea pasa dugu!!! Hurren arte danoi!!!



 





URTARRILAK 11-13 ENERO

Primer fin de semana del año en Villa Mari... 
Entre ensayos de tamborradas, paseos por el monte, por el Peine de los Vientos, por Hondarribi y pelis en casita...¡lo hemos pasado genial!
 
LARUNBATA. Urte Berri on!!!!!! Gabonak ondoren lehen asteburua da. Gaur goizean presarik gabe esnatu gara, gosaldu dugu eta Danborradaren entsegu bat ikustera abiatu gara, ia ia San Sebastian egunean gaude eta gogoekin bagaude. Gero furgoneta hartu degu eta Igeldo menditik buelta bat ematera joan gara, Ze polita zegoen mendia eta Itsasoa! Pote bat hartu dugu Igeldon eta gero etxera itzuli gara. Bazkaldu ondoren pelikula bat ikusi dugu. Arratsaldean, Itsas-orrazira paseatzera joan gara. Gero Lourdesen danborradaren entsegura joan gara; ze ondo jotzen duen danborra!. Gero etxera itzuli gara afaltzera eta pelikula dibertigarria ikusi dugu.

IGANDEA. Igandea da eta presarik gabe esnatu gara, eguraldia txarra baitzegoen. Gosaldu dugu eta gero Hondarribira abiatu gara. Han, "Brocante" azoka ikusi dugu, Zenbat gauza polita!!!. Buelta bat eman dugu eta hondartzara hurbildu gara. Ze polita den Hondarribi!!!!!!. Bazkaldu ondoren pelikula bat ikusi dugu eta buelta bat ematera joan gara.
Hurrengora arte!