MARTXOAK 24-26 MARZO

Este fin de semana nos hemos juntado un buen grupo en Villa Mari. 
El sábado pensamos planes para hacer con mal tiempo: Cocinar ricos postres en casa y también ir al cine. Nos repartimos en 2 grupos y cada uno de nosotros eligió lo que prefería.
El domingo salió un tiempo genial y aprovechamos para andar por la calle y algunos también estuvimos en misa. 
A ver si os gustan las fotos... ¡Hasta la próxima!


LARUNBATA. Egunon! Guk hemen berriro, Villa Marin! Kuadrilla ona elkartu gara asteburu honetan, bai horixe! Gaur goizean nahiz eta eguraldi txarra eduki kalera atera gara erosketa txiki batzuk egiteko, aterkiak zerbaiterako dira, ezta? Erosketak egin ondoren kafetxo bat hartu dugu goxo- goxo Groseko taberna baten; bertan egunkaria irakurri eta gure artean hitz egin dugu lasai-lasai. Eguerdian bazkaldu eta gero batzuk siesta txiki bat bota dute eta besteok telebista pixkat ikusi dugu bitartean. Lagun askok garenez arratsandean bi taldeetan banadu gara, batzuk zinemara joan dira, "la bella y la bestia" pelikula ikusi nahian, baino pelikula hori ikusteko sarrerak ez zeudenez, "EL BAR" pelikula bukatu dute ikusten. Besteok berriz, etxean geratu gara, reposteria tailerra egiten. Bi talde txikitan banatuta batzuk torrijak egin dituzte eta beste batzuk intxaurretako bizkotxo goxo-goxo egin dugu, mmmmm Ze usai goxua geratu da Villa marin!, ze pinta ona!!!! Tailerra bukatu ondoren palomita batzuk microondasen egin eta salan "Villaviciosa de al lado" pelikula ikusi dugu, ze nolako humorea! Hau bai pelikula ona! bukatzeko Gros aldetik paseo bat eman dugu. Afaldu orduan danok berriz elkartu gara, eta gauen "American pie, el reencuentro" barrezko pelikula ikusi dugu elkar. Orain lotara....

IGANDEA. Egunon! Badirudi gaur goizean eguzkia gure Donostira bueltatu dela! Ze ondo!! Gaur goizean danok gosaldu eta dotore-dotore jarri ondoren, bi taldeetan banatu gara. Batzuk meza ikustera joan dira, bertan jainkoa hartu dute. Besteok bitarten Sagues aldetik paseo ematera joan gara. Meza bukatzerakoan danok elkartu eta pote bat hartu dugu terraza baten, gustora eguzki honekin! Eguerdian bazkaldu eta arratsaldean Gros aldetik paseo ematera joan gara, baita gure taldeko bi lagunei lagundu diegu Renfera, gero besteak Villa Marira bueltatu gara...Orain familiak gure bila etorriko dira, hurregora arte!!












 




MARTXOAK 17-19 MARZO

Kaixo! Zein gustora egon garen aste buru honetan Villa Marin!

SÁBADO. Nos hemos levantado con ganas de pasear y nos hemos ido hasta el Barrio de Egia a conocer el emblemático edificio de Tabakalera. La verdad ha merecido la pena y sobre todo poder asomarnos a su espectacular terraza donde hemos podido disfrutar de unas maravillosas vistas de nuestra querida San Sebastián. Tras tomar un refrigerio nos hemos vuelto a Villa Mari que nos ha abierto el apetito.
Por la tarde y una vez descansados, nos hemos aventurado al precioso pueblo de Zumaia. Allí hemos disfrutado de su paseo y como no hemos tomado algo tranquilamente cerca del casco viejo. Ya en Villa Mari nos hemos puesto cómodos para cenar, ver una peli y descansar para el dia de mañana.

DOMINGO. El tiempo no acompaña y tras desayunar para coger fuerzas, y prepararnos hemos ido a Loiola, ya que son fiestas, y como no nunca nos perdemos la oportunidad de disfrutar de una buena fiesta. Lo hemos pasado en grande disfrutado de la música y el ambiente. Ya en Villa Mari comemos una buena macarronada y descansamos un rato, saliendo por la tarde a dar una vuelta y tomar algo en el Txofre.
Hasta la próxima Atsedenzaleok!!!





 



MARTXOAK 10-12 MARZO (EIBAR)

Este fin de semana ha arrancado nuestro Servicio de Atseden en Eibar. 
Nos ilusiona mucho el poder comenzar a ofrecer este servicio a las familias de la zona.
El  piso en el que hemos estado se encuentra en pleno centro de Eibar en la calle Toribio Atxeberria y es muy chulo.
Hemos estado en Deba y hemos conocido bien el centro de Eibar con la ayuda de Luis.
Lo hemos pasado muy bien y volveremos otra vez en el mes de mayo.
Asteburu hau berezia izan degu oraingoan, Eibarren egin bait dugu lehen aldiz Atsedena.
Toribio Etxeberria kalean dugu Atzegiren etxebizitza eder eta berritua, Eibarreko bihotzean.
Astebururo bezala ostiralean elkartu gara guztiok, etxe berria ezagutu ostean maletak ustu eta etxean akomodatu gara.
Larunbatean hain eguraldi ederra ikusita, gosaldu, apain apain prestatu eta Debara gertura gara trenez. Estaziotik irten bezeain pronto hondartzara gerturatu gara paseotxoa eginez. Freskagarri bat hartu eta herrira gerturatu gara, bertako kaleetan zehar ibili gara, eguraldi eta herriaz  disfrutatuz. Ondoren berriro trena hartu eta etxera gerturatu gara.
Bertan Naroak prestatutako bazkari bikaina genuen zain… a! ze nolako bazkari goxoa prestatu digun… ez da ezer sobratu. Bazkal ostean deskatsua hartu, pelikula bat ikusi ostean kalera irten gara. A ze nolako giroa Eibarren, paseotxo bate gin ostean pote bat hartu eta etxeratu gara. Afaria ere bikaina genuen prest, TV ikusi pixkat eta oheratu gara.
Igandean lo lasai egin ostean, gosaldu apaindu eta kalera irten dugu. Eguraldi ez dugu lagun izan baina gu ez gaude etxean ageratzeko prest. Batzuk mezetara joan dira eta besteak erdia ikustera taberna batera, oraingoan Errealak galdu egin deigu…. A ze pena. Aperitibo bat hartu eta etxera gustura etorri gara, eguraldi eskasa dago gaurko eta. Arrataldean berriz beste bueltatxo bat eta zerbait epela hart ostean etxera joareko ordua iritsi da. Laister arte atseden zaleok!










MARTXOAK 3-5 MARZO

¡Lo hemos pasado en grande este fin de semana! Hemos estado por el barrio de Gros, por la Parte Vieja, en Garbera, y por Sagues. También hemos preparado en casa un rico bizcoho. ¿Hasta la próxima!
LARUNBATA. Goizean jaiki eta guztiok prestatu ondoren, paseatzera irtetea erabaki dugu. Ostiralean,  eguraldi oso txarra egin behar zuela entzun genuen arren, euririk ez zela eta, kalera irtetera animatu gara. Donostiako Gros auzotik buelta bat eman eta egarritu garenean trago bat hartu dugu. Behin indarrak errekuperatuta etxerantz abiatu gara, baina bidean erosketa batzuk egiten gelditu gara. Behin etxera iritsita bazkaldu eta siesta txiki bat bota dugu. Ondoren, etxean bizkotxo goxo bate gin eta goizean okindegian oparitu dizkiguten pastelak jan ditugu meriendatzeko. Meriendatu eta gero, euririk ez zela aprobetxatuz  Donostiako alde zaharrera joan gara paseotxo bate matera. Izugarrizko giroa zegoen! Zenbat jende! Eguna ondo amaitzeko Villa Marira itzuli gara afaltzera eta ondoren, guztiok goxo goxo pelikula bat ikusi dugu.

IGANDEA.Gaurkoan ere eguraldiak laguntzen ez duen arren, prestatu eta paseatzera irten gara. Gaurkoan Garberara joatea erabaki dugu. A ze lasaitasuna! Jende gutxi zegoen arren, batzuk mozorrotuta zebiltzan. Ze nolako mozorroak, trago bat hartu eta zerbait jan eta gero, merkatal zentroan bertan paseotxoa eman eta Villa Marira itzuli gara bazkaria prestatzera. Bazkaldu eta gero, pelikula bat ikusiaz batzuk lo kuluxka bat bota dute. Arratsaldean,  Sagues aldera joan gara, hondartza ikusi eta paseotxoa ematera. Ze nolako haize freskoa! Ze polita den itsasoa, ordea!! Segituan etxera joateko ordua iritsi da eta beraz, agur esateko ordua.
Ze asteburu polita pasa dugun! Hurren arte!