EKAINAK 24-26 JUNIO

No ha estado nada mal este finde de junio. El sábado como hacía mal tiempo, por la mañana paseamos por el barrio y por la tarde nos fuimos al cine. El domingo nos animamos a ir a ver el ambiente de las fiestas de Hernani y por la tarde, nos quedamos tomando algo por Gros. Hasta la próxima!

LARUNBATA. Gaur larunbata eguraldi txarra irten zaigu. Hala ere, Gros aldetik paseatzera joateko gogoz irten gara. Bueltan, ogia erosi dugu eta Villa Marira etorri gara bazkaltzera. 

Arratsaldean pixka bat deskantsatu eta gero Printzipe zinema aretora joan gara. Bertan "Lightyear" pelikula ikusi dugu eta asko gustatu zaigu. 20:30ak aldera etorri gara Villa Marira. Telebista pixka bat ikusi dugu afaria berotzen zen bitateran eta ederki afaldu dugu.

Gauean Eibar Oholtzan telesaia ikusi eta kantatu ere egin dugu. Bukatzean oheratu gara. Ederki pasa dugu!!! Bihar arte!!

IGANDEA. Gaurkoan ateri esnatu gara, Ze ederki!!. Hernaniko jaietara joateko eprobetxatu dugu. Barraketan eta kale tartetan ibili gara, dena ikusiaz. Aze jende pila zegoena!!

15:30 inguruan bazkaldu dugu. Ondoren batzuk logelan siestatxo bat egin dute eta beste batzuk salan deskantsatu dute. Arratsaldean Grosen bueltatxo bat eman dugu eta tragotxo bar hartu dugu.

Hurrengora arte!














EKAINAK 10-12 JUNIO

Venimos con muchas ganas a pasar el fin de semana a Villa Mari,, Se nota el ambiente veraniego!

Larunbata: Esnatu, dutxa frexko bat, bero dago ta eta kalera, ingurutik ibiltzen gara, arratsaldean arrantza egiteko plana dugulako. Goiz xamar bazkaldu eta arrantzara, earra plana. Giroak laguntzen gaitu, ondoren, merienda eta txokolatada! Bertan Atzegiko lagun ezberdinekin egiten dugu topo, ze ondoo :) Etxera bueltatzen gara, azkenen denbora asko eman dugu ta kalean, afaldu eta Fito eta Fitipaldiko kontzertua ikusten dugu.

Igandea: Ekaitzak, trumoiak...eta gu gehiengoak, txirarik gabe, ene! Azkenean, ateri egiten du eta Triatloia ikustera animatzen gara. Ondarretara batzuk ibiltzen eta beste batzuk autobusean joaten gara, trago bat hartzen dugu han bertan eta etxera bueltatzen gara. Goxo- goxo bazkaldu makarroiak boloñesara eta baguaz Grosera helatu bat jatera!

El sábado, un plan diferente: Participamos en el Trofeo de Pesca del Urumea, nos encontamos con otros amigos de Atzegi y pasamos una tarde muy divertida (pesca, premios y merienda). Por la noche, cenamos en el jardín y vemos el concierto de Fito...

El domingo, aunque el cielo amenazaba con lluvia nos animamos a ir a Ondarreta a ver la Triatlon. Después tomamos un pote y volvemos a casa. Por la tarde, que no falte el paseo por Gros y el helado artesano.

Primeran aritu gara familia, datorren asteburura arte ;)


































EKAINAK 3-5 JUNIO

Finde completo... Ya veréis en las fotos que hemos tenido planes muy variados: Baserri, Teatro, Mar... y que no falte el helado veraniego... Hasta pronto!

LARUNBATA. Eguraldi kaxkarra... ez dakigu euria egingo digun edo eguzkia aterako den, baina guk furgoneta hartu eta Bidegurutzeta baserrira joan gara. Bertan katu jaio berriak daude familia baten bila... zein politak diren... Norbaitek nahi baditu gustora jaongo dira katuak familia berri baten etxera. Bertan hamaiketako bat hartu dugu. Konturatu gabe eguerdia gainera bota zaigu eta etxera joan gara bazkaltzera. Bazkaldu ondoren deskansuan egon gara pelikula bat ikusten eta beste batzuk siesta txiki bat botatzen. Arratsaldean "Gala de la Igualdad" ikustera joan gara. Bertan atsedeneko lagun batzuk ikusi ditugu antzerkia egiten! ARTISTAK!!!! ANtzerkia, dantza, musika... denetik, zein polita eta zenbat emozio. Axkar axkar etxera itzuli eta afaltzen hasi gara berandutu egin zaigulako, baina pena merezi zuen!! Gero pelikula ikusten egon gara beste batzuk lotara joan diren bitartean.













 
IGANDEA. Goizean indarra hartu eta Zarautzera joan gara. Bertan paseoan ibili gara gora eta behera malkoitik barrena. Gosea sartu zaigu eta hori apaltzeko izozki batzuk hartu ditugu, marrubi, yogur, limoi, txokolatea... zein goxoak zeuden denak!!! Bazkaltzera etxera itzuli gara. 
Arratsaldean bazkaldu ondoren Grosetik barrena paseoan ibili gara azken uneak eta eguraldi ona aprobetxatuz.
Datozen astetan berriro ikusiko gara elkar!!!
Udara dator eta plan berriak ere!!!
Txintxo ibili eta laister arteeeeeeee!!!