ABENDUAK 12-14 DICIEMBRE

Planazos este fin de semana: Hondarribi, Teatro en Irun y Zumaia,...!

Azkenik iritsi da horren gustuko dugun eguna: Villa Marira joateko eguna. Bazen garaia! Poz-pozik elkartu gara guztiok, asteburu ederra elkarrekin pasatzeko gogoz. Iritsi bezain azkar, maletak desegin ditugu eta saloian elkartu gara elkar hobeto ezagutzeko eta asteburuko planak elkarrekin antolatzeko. Ideia polit asko atera dira, baina oraingoz ez dizuegu dena kontatuko. Ondoren, giro onean afaldu dugu eta telebista ikusten egon gara, lasai-lasai, ohera joan arte.

Larunbata. Goizean esnatu, pertsianak igo eta eguraldi bikaina! Hori ikusita, dutxatu, gosaldu eta furgonetan Hondarribira abiatu gara. Bertan, paseotxo ederra eman dugu eta Gabonetako azoka ikusi dugu. Zenbat gauza polit! Gero, pote bat hartu dugu portuan; zein herri ederra den Hondarribia. Bazkaltzeko ordua iritsi denean, Villa Marira itzuli gara. Bazkaldu, pixka bat deskantsatu, eta arratsaldea ondo aprobetxatzeko beste plan zoragarri bat egin dugu. Irunera joan gara antzerkia ikustera, eta ez edozein emanaldi gainera: Ezezagunok taldearen emanaldia. Asko gustatu zaigu eta primeran pasa dugu. Gainera, Gabonetako argiak ere ikusi ditugu. Eguna bukatzeko, Villa Marira bueltatu, afaldu eta pelikula bat ikusi dugu denok elkarrekin.

Igandea. Asteburuko azken eguna ere ondo aprobetxatu nahi izan dugu. Goizeko errutinak egin ondoren, Zumaraira joan gara furgonetan. Eguzkia lagun, paseo ederra eman dugu eta ondoren pote bat hartu dugu. Han jan ditugun patata-tortilla pintxoak, bikainak! Amaitzeko, azken bazkaria egin dugu eta arratsaldean saloian elkartu gara, berriketan eta telebista ikusiz.

Asteburua oso azkar pasatzen da lagun artean zaudenean, eta are gehiago horrelako plan politak egiten direnean. Ea hurrengo egonaldia azkar etortzen den. Zaindu, eta laster arte!



















ABENDUAK 5-8 DICIEMBRE

Abenduko zubi honetan, Villa Marin talde handi bat elkartu garenez, irteeretarako bi talde egin ditugu. Plana ugari izan dira, argazkietan ikusiko duzuenez!

Kafetxoa Txurri-urdinean, Gozogintza, Mahai-jokoak, Etxeko zinema krispetekin (filmak: Jurassic park eta Numanji), Zinea ("Koartadak"), Gabonetako postuak, Gabonetako argiak, Txurro beroak, Ondarretatik paseoa, Pintxo-potea Amaran, San Markoseko gotorlekua, Arte erakusketa Kursaalean, Pote Atogorrietako jubilatuen etxean... 

Ikusten duzue... denetik pixka bat! A, eta gure lagunaren urtebetezea ospatu dugu. Hurrengora arte!

En este puente de diciembre, como nos hemos juntado un grupo grande en Villa Mari, para las salidas hemos hecho dos grupos. ¡Los planes han sido muy variados como vais a ver en las fotos!     

Cafecito en el Txurri -urdin, Repostería, Juegos de mesa, Cine casero con palomitas (pelis: Jurassic park y Numanji), Cine de verdad (peli "Coartadas"), Puestos navideños, Luces de navidad, Txurros calentitos, paseo por Ondarreta, Pintxo-pote por Amara, Fuerte de San Marcos, Exposición de arte en el Kursaal, Pote en el hogar de jubilados de Atogorrieta... 

Ya veis... ¡un poco de todo! Ah, y hemos celebrado el cumple de nuestra compañera. Hasta pronto!