OTSAILAK 14-16 FEBRERO

Este finde soleado de febrero nos ha hecho saborear un verano adelantado... y no hemos parado: Hondarribi, Caldereros en el barrio de Loiola, Paseo del Peine de los vientos, Parke Igeldi, y para despedirnos el domingo por la tarde, visita al hotel de Ategorrieta... ¿Qué os parece? 

Asteburu itzela egin digu, eguzkitsua eta tenperatura paregabearekin. Larunbatean deskantsatuta esnatu, dutxatu eta elkarrekin gosaldu ostean, Hondarribirantz egin genuen furgonetan. Paseo ederra eman genuen portu eta hondartzatik eta terraza batean eserita zerbait hartu genuen, kroketa batzuekin batera, zeinen ederki! Bazkaltzeko etxera egin eta arratsaldean Loiola alderantz gerturatu ginen Kaldereroak ikustera. Txokolatea eman digute bizkotxoekin batera meriendatzeko, jai- giro ederrean egon gara, kaldereroak entzun eta kale-jiran. Afaltzera etxera egin dugu eta gero elkarrekin film bat ikusi dugu oheratu aurretik.

Igandean ere primerako eguraldia dugula aprobetxatuta, Haizearen orrazira joan gara paseo bat eman eta itsasoa ikustera. Igeldora igo gara gero, Donostiako bistez goragotik disfrutatzera eta zerbait hartu dugu lasai lasai bertako kafetegian. Arratsaldean ere, asteburua agurtzeko, Villa Mari alboko hotelera egin dugu, bazkal osteko kafea eta tertuliarekin batera asteburua borobiltzeko.

Hurren arte, primeran ibili gara, asko gozatu dugu!


































OTSAILAK 7-9 FEBRERO (EIBAR)

Finde en Eibar,, disfrutando del ambiente de sus calles, y también con excursiones a Aranzazu, Oñate y Deba... ¿Qué os parece?

Ostirala: Iritsi da azkenik horrenbeste gustatzen zaigun Eibarreko asteburua. Nahiz eta eguraldiak ez lagundu, maletak etxean utzi, aterkiak hartu eta kalera irten gara asteburuko lehen potea hartzea. Ondoren, giro ederrean afaldu eta larunbateko plana antolatu dugu elkarrekin. Amaitzeko, apurka-apurka oheratzen joan gara hurrengo egunerako indarrak hartzeko asmoz.

Larunbata: Esnatu, pertzianak igo eta eguraldi bikaina, ¡a zer poza! Gauzak horrela, gosaldu, azkar-azkar prestatu eta furgonetaz Arantzazura joan gara goiza igarotzera. Bertan, eliza ikusi, pasiera polita eman eta goizeko potea hartu dugu. Hurrengo geldialdia Oñatin egin dugu. Bertako kaleetakin ibili eta herriko azoka ere ikusi dugu. Zein polita den Oñati. Arratsaldean, bazkaldu, deskantsatu eta berriro kalera irten gara Eibarreko giroa ikustera. Eguneko azken potea herriko jubilatuetan hartu dugu. Amaitzeko, afaldu eta Scooby-doo filma ikusi dugu.

Igandea: Nahiz eta eguraldiak asko ez lagundu, furgoneta hartu eta Debara joan gara. Bertan ondartza ingurutik paseoa eman eta bertako taberna batean geratu gara potea hartzen. Ondoren, Eibarreko kaleetatik barrena itzuli gara furgonetara. Arratsaldean, eguraldi hotzari aurre egiteko txurroak jatera irten gara. Erlojua begiratu eta 18:00rak... Ohartzerako igaro zaigu asteburua. Hurrengoa ere ohartzerako etorri dadila. Zuen zain geratzen gara.















 









OTSAILAK 7-9 FEBRERO (VILLA MARI)

¡Mirad qué felices se nos ve en las fotos! Finde de juegos, caldereros, merendolas y muchas sonrisas,,

Ostiralean denak etxera iritsi, logelak aukeratu eta asteburuan zehar egitea gustatuko litzaiekeenaren inguruan hitz egiten egon ginen. Afaldu eta telebista ikusi zuten. 

Larunbat goizean euririk egiten ez zuela aprobetxatuz, Intxaurrondoko parkera joan eta bertan harrapaketetan eta ezkutaketetan jolasean ibili ginen. Jolastu ondoren, indarrak berreskuratzeko, kroketa eta pote bat hartu genuen. Arratsaldean berriz, Loiolako kaldereroetara joan eta musikarekin Loiolako kaleetatik saltoka ibili ginen. Arratsaldeari amaiera emateko, parkean jolasten genuen bitartean, sandwich bat meriendatu genuen. 

Igande goizean Ibaetako frontoira joan gara baloiarekin jolastera, taldean baditugu hainbat futbolista eta ederki pasa dute! Arratsaldean, etxean geratu gara marrazten eta margotzen. Asteburuari merendola txiki batekin amaiera eman diogu.