URTARRILAK 23-25 ENERO

Este fin de semana hemos estado en las fiestas del barrio del Antiguo, hemos paseado por Gros, el domingo fuimos al espacio Ilusiona de Urbil, donde lo pasamos genial probando los diferentes juegos. Y en casa, pelis, meriendas caseras y preparamos entre todos una tarta de hojaldre.

OSTIRALA. VillaMarira iritsi, maletak desegin eta asteburuko planak antolatzen hasi gara! Afaldu ondoren "Mamma Mia" pelikula ikusi dugu!

LARUNBATA. Gaur lo ondo egin ondoren, gosari goxo bat hartu eta kalera atera gara. Asteburu honetan Antiguoko jaiak eta giro politta aurkitu dugu bertan! Joaldunak ikusi ditugu, Txarangan dantza egin...!!! Gustora ibili gara!! 

Arratsaldean eguraldi kaxkarra izan dugu, baina Grosetik buelta txiki bat ematera animatu gara. Postre bat egiteko osagaiak erosteko aprobetxatu dugu ere eta VillaMarin hojaldre udara tarta bat prestatu dugu! Afaltzen postrean dastatzeko aukera izan dugu eta a ze postre goxoa!!!!

IGANDEA. Goizean gosari on bat hartu eta dotore ipini ondoren, autobusa hartu eta Urbil-era abiatu gara, Ilusiona espazioan sartu eta saskibaloiean, motorrekin eta mini golfean jolastu gara! Partida politta bota dugu!! 

Bazkaltzea VillaMarira itzuli eta gero merienda goxo bat hartu dugu etxe aldetik!

Asteburu bikaina izan dugu! Hurrengora arte!



















URTARRILAK 16- 18 ENERO

Este fin de semana el tiempo no ha acompañado mucho...menos mal que entre amigos siempre lo pasamos bien. 

Larunbat goizean egun tristearekin jaiki ginen. Hori dela eta, buelta bat emanaz "Bidaia hotelera" joan ginen "pote bat" hartzera. Indarrak errekuperatu genituenean, pixkanaka etxeraka etorri ginen eta bertan bazkaldu aurretik, telebista pixka bat ikusi genuen. Bitartean, bazkaria prestatu eta mahaia jarri  eta ondoren bazkaldu egin genuen. Arratsaldean, eguraldi txarra zegoela ikusita batzuk "Zotropolis 2" ikustera joan ginen zinera eta beste batzuk etxean gelditu ziren goxo-goxo pelikula bat ikusten.

Igande goizean, ateri zegoenez, parke batera joan ginen eguraldi ona aprobetxatuz eta bertan jolasten egin genuen. Hainbeste jolastu ondoren, indarrak errekuperatzeko bazkaltzera joan ginen Villa Marira eta arratsaldean pelikula bat ikusi eta merienda goxo bat janez gelditu ginen etxean.






















URTARRILAK 9-11 ENERO

Kaixo, este ha sido el primer fin de semana del año en Villa Mari...El sábado no nos desanimamos pese al mal tiempo y la furgoneta estropeada; paseamos por Sagues y nos encontramos con algún ensayo de tamborrada. Por la tarde fuimos en autobús a San Pedro y visitamos una exposición de arte. El domingo nos fuimos en tren hasta Hernani y pudimos disfrutar de los rayos del sol y el monte. Por la tarde, un poco de relax hasta la hora de irnos. ¡Hasta pronto!

OSTIRALA. Villa Marira iritsi eta eroso jarri gara, kaleko eguraldi kaskarretik ihesi, etxean goxo-goxo egoteko. Bertan, elkar aurkeztu eta asteburuan zehar egin nahi ditugun planak komentatu ditugu. Afaldu ostean, pelikula bat jarri eta pixkanaka oheratzen joan gara.

LARUNBATA. Presarik gabe hasi dugu eguna, poliki eta gustora gosalduz. Ondoren, prest egoterakoan, Sagues eta Grosetik bueltatxo bat ematera joan gara, itsasoko olatu biziak ikustera. Eguraldia lagun izan dugu gainera, euriak kafetegi batera sartu berri ginela harrapatu gaituelako. Bertan pintxo eta edari beroak gozatu eta gero, Villa Marirako bidea hartu degu berriz, Gabonetako zuhaitza eta jaiotza jasotzeko gogoz. Lanak amaituta, bazkaldu eta atseden hartzeko astia izan dugu, eta arratsaldez martxan jarri gara berriz, Pasaiara joateko planarekin. Busak San Pedron utzi gaitu, aterkien babespean herritik paseotxo bat emateko. Asko gomendatu diguten erakusketa bat ikustera joan gara hara, jakin bagenekielako Pasaiako Udal aretoa apaintzen zuten margolanen egileetako asko gure kideak zirela. Eta izugarri pila gustatu zaizkigu haien obrak! Oso gustora ibili gara handikan, eta beste potetxo bat hartu ostean itzulerako busa hartu dugu Villa Marira, afari goxo batekin eta beste pelikulatxo batekin eguna borobiltzeko.

IGANDEA. Gaur atzo baina are presa gutxiagorekin esnatu gara, eguna patxadaz hasteak ematen duen plazerrarekin. Eta behin gosalduta eta martxa hartuta, Hernanirako trena hartzera joan gara, eguraldi paregabearekin. Bertan sagardotegien bidetik oinez aritu gara, hankak nekatu eta taberna batean aperitiboa hartzera joan garen arte. Ongi aprobetxatu dugu zeruak eskaini digun aukera! Gero trena berriz hartu eta Villa Marin bazkaltzera itzuli gera. Bazkaltzen, denok bat gentozen asteburu bikaina pasa dugula komentatu dugunean. Baina asteburua amaitzear zenez, maletak egin eta gelak txukuntzea tokatu zaigu, azkenekoz ohean edo egongelako sofatan bota aurretik. Horrela, pixkanaka joaten hasteko ordua iritsi zaigu, eta banan-bana hurrenera arteko agurra eman diogu elkarri.