Este fin de semana hemos estado en las fiestas del barrio del Antiguo, hemos paseado por Gros, el domingo fuimos al espacio Ilusiona de Urbil, donde lo pasamos genial probando los diferentes juegos. Y en casa, pelis, meriendas caseras y preparamos entre todos una tarta de hojaldre.
OSTIRALA. VillaMarira iritsi, maletak desegin eta asteburuko planak antolatzen hasi gara! Afaldu ondoren "Mamma Mia" pelikula ikusi dugu!
LARUNBATA. Gaur lo ondo egin ondoren, gosari goxo bat hartu eta kalera atera gara. Asteburu honetan Antiguoko jaiak eta giro politta aurkitu dugu bertan! Joaldunak ikusi ditugu, Txarangan dantza egin...!!! Gustora ibili gara!!
Arratsaldean eguraldi kaxkarra izan dugu, baina Grosetik buelta txiki bat ematera animatu gara. Postre bat egiteko osagaiak erosteko aprobetxatu dugu ere eta VillaMarin hojaldre udara tarta bat prestatu dugu! Afaltzen postrean dastatzeko aukera izan dugu eta a ze postre goxoa!!!!
IGANDEA. Goizean gosari on bat hartu eta dotore ipini ondoren, autobusa hartu eta Urbil-era abiatu gara, Ilusiona espazioan sartu eta saskibaloiean, motorrekin eta mini golfean jolastu gara! Partida politta bota dugu!!
Bazkaltzea VillaMarira itzuli eta gero merienda goxo bat hartu dugu etxe aldetik!
Asteburu bikaina izan dugu! Hurrengora arte!















No hay comentarios:
Publicar un comentario