Aunque decían que iba a hacer mal tiempo, ¡resulta que al final ha salido el sol!
Hemos paseado por Donosti, por Zarautz y por Hondarribi.
También hemos hecho nuestros pinitos como reposteras,.. y hasta hemos adornado con flores los balcones de Villa Mari. ¡Agur!
LARUNBATA. Goizean jaiki eta izugarrizko sorpresa hartu dugu. Izan ere, eguraldi txarra egin behar zuela zioten arren, eguraldi ederra zegoen eta hau aprobetxatuz, paseotxo bat emanez, erosketa batzuk egitera irtetea erabaki dugu. Behin egin beharreko erosketak eginda, tabernan sartu eta pote bat hartu dugu. Ondoren etxera itzuli eta bazkaria prestatu bitartean arratsaldean Zarautzera joatea erabaki dugu. Beraz, bazkaldu, azkar-azkar prestatu, furgonetan sartu eta Zarautz aldera abiatu gara. Zarautzen paseotxo luze bat eman dugu eta hondartzan ere ibili gara. A ze nolako bistak zeuden! Getari polit polita ikusten zen. Behin paseotxoa emanda gosea sartu zaigu eta potetxo bat hartuz zerbait jan dugu. Ze goxoa zegoen!! Ummmm…! Amaitzeko furgonetan sartu eta Villa Marira itzuli gara. Furgonetan sartu orduko euria hasi du… A ze nolako zortea izan dugun! Villa Marira iritsi afaldu eta pelikula bat ikusi dugu ohera joan aurretik.
Ze ongi pasa dugun! Ze asteburu polita! Oso nekatuta amaitu dugun arren, desiatzen gaude hurrengoan ere bueltatzeko! Gu bezain asteburu ona izan duzuelakoan… Hurren arte!
No hay comentarios:
Publicar un comentario