¡Menudo ambiente por las calles de Donosti!
Hemos estado en Tabakalera y aklí hemos tocado el piano... qué maravilla!
También hemos estado en San Pedro y San Juan.
¡Agur!
LARUNBATA. Kaixo danoi!! A ze egun politta pasa deu gaurkoan!!! Goizean goiz esnatu eta gosari goxo baten ostean, apaindu eta kaleratu gara. Izugarrizko eguraldia atera da gaur, eta guk disfrutatu dugu. Paseotxo batez, Tabakaleraraino joan gera. Ze nolako giroa dagoen kaletik!!! Bidean zehar bata eta bestearekin agurtu gara. Behin Tabakalerara iritsita, hamaiketakoa egin eta piano pixka bat jo dugu!!! Sekulako musika mahia dugu benetan!! Kalera bueltatu gera, eta etxerako enkargu batzuk egin ondoren, etxera bueltatu gara. Bertan bazkaldu eta deskantsu batetarako denbora hartu dugu.
Arratsaldean, itsas-ondoko bidea hartu dugu paseatzeko. Oso aztoratuta dago itsasoa!!! Ttipi-ttapa oinez alde zaharreraino iritsi gara. A ze jendetza hemen ere!!! Plazatxo batean freskagarri bat hartzeko etenaldia hartu dugu. Patata batzuk jateko ere gosea egin dugu. Kontu kontari egon gara eta errealaren lehen goleko ospakizuna ere bizi izan dugu denok elkarrekin!! Aupa txuri urdinak!!!
Etxeratzeko unea iritsi zaigu eta martxan jarri gera. Bidean ginela, gure aspaldiko lagunekin topatu gara Iñaki eta Maite. Ze momentu goxoa pasa dugun elkarrekin!!! Agurtzeko garaia iritsi zaigu eta pijama jantzi ondoren, afaldu eta filma bat ikusi dugu!! Oheratzeko ordua iritsi da. Bihar arte!!!!!
IGANDEA. Egun on!! Ze bigarren egun zoragarria izan dugun. Gaur esnatu, gosari goxo batez disfrutatu eta dotore-dotore jarri gara kalera joateko. Atera den Igande zoragarri hau ondo aprobetxatzeko autobusa hartu eta Pasai San Pedrora joan gara. Barkuetaraino hurbildu eta Pasai Donibanera joan gara txalupa polit batean. Bidai txikia baina itzela izan da!!! Donibane inguratzen duen paseotxoa hartu eta buelta bat eman dugu, ezagun asko topatu ditugu bertan!! Hori bai sorpresa!!! Tragotxo bat ere hartu dugu jendez betea zegoen plazatxo batean, kroketa batzuez gozatu eta barku erraldoi bat ere ikusi dugu pasatzen. Denetarik izan du gure goizak, hau bai zirrara!!! Tragoa amaituta autobusa hartu dugu etxera joan eta bazkaltzeko.
Arratsaldean, deskantsatu ondoren, Grosetik buelta bat eman eta pote bat hartzera irten gara, asteburuari amaiera emateko planik hobena!!! Zer ondo egon garen asteburu honetan Villa Marin!!
2 comentarios:
¡Qué buena sorpresa encontrarnos! Esperamos que nos hagáis pronto una visita...
Guretzat ere momentu ederra!
Publicar un comentario