MAIATZAK 25-27 MAYO

Hemos aprovechado muy bien el último fin de semana de mayo! 
El sábado fuimos a pasar el día a Azpeitia con nuestros amigos del Respiro de Eibar.
Allí se celebraba una feria en el museo del tren. Había mucho ambiente. 
Después hemos ido a comer a la sociedad de Iraeta. ¡Plan redondo!
El domingo plan tranquilo paseando por Donosti: Paseo Nuevo, Zurriola, San Telmo. 
Y por la tarde vemos la final de pelota!
¡Hasta la próxima!

LARUNBATA. Larunbatean, Azpeitian elkartu gara Eibargo Atsedenekoekin. Burdinbidearen Euskal Museoan, Market 8 azoka ospatu denez bertara hurbildu gara bi taldeak. Moda, gastronomia eta kulturak bat egin duten aduten azoka.Kontzertu bat ikusteko aukera ere izan dugu eta bueltan ogia ere erosi dugu. Hortik Iraetako elkartera  joan gara bazkaltzera denok batera.Oso giro polita sortu da elkarren artean. Bazkal osten tipi tapa vuelta bat eman dugu eta izozki bat jan ostean batzuk trenez bueltatu dira Eibarrera eta gu Donostiara furgonetan.
Arratsadeko 8ak inguruan iritsi gara Villa Marira. Batzuk afaldu bitartean pultserak egiten egon ziren eta ondoren, 9ak inguruan afaldu dugu. Gauean "Ba goaz" ikusi genuen eta 23:00ak inguruan oheruntz joan gara.

IGANDEA. Gaur Donostian lainotuta esnatu garen arren, ondo gosalduta eta bada ezbada aterkiak hartu, txamarra jantzi eta Pasealeku berriraino joan gara oinez. Bidean kontzertu bat ikusi dugu Zurriolako hondartzaren inguruan. San Telmo museo ondoko terraza batean pote bat eta azeituna batzuk hartu ditugu. 14ak inguruan Villa Marira iritsi gara eta bazkal ostean “Yo Robot” izeneko pelikula bat ikusi dugu.
Arratsaldean maletak itxi, pultserak bukatu, basurak atera eta Villa Marin deskafeinatu bat hartu ostean, buruz buruko pilota finala ikusi dugu telebistan.
Konturatzerako familiak etorri dira.
Hurrengorarte lagunok!














No hay comentarios: