IRAILAK 21-23 SEPTIEMBRE

Qué bien nos sienta volvernos a juntar en Villa Mari para pasar el fin de semana... A ver qué os parecen estas fotos.... Seguro que os damos un poco de envidia ;)

LARUNBATA. Goizean bapo gosaldu eta Hondarribiruntz abitu gara furgonetan, eguraldi ona egin digu eta paseotxo bat eman dugu itsasoaren ondotik. Gero Marinatik dagoen taberna batean hartu dugu tragotxo bat eta kroketa goxo batzuk. Etxera bueltatzeko, Jaizkibelera igo gara bertako bistaz gozatzea, zein polita den Txingudiko badia.
Arratsaldean, bazkaldu ondoren deskantsu txiki bat hartu dugu eta ondoren Urola Kosta aldetik ibili gara, bistaz gozatu eta ondoren Oriora abitu gara pote bat hartzera.

IGANDEA. Goizean indarrak hartzeko ondo gosaldu,  palak hartu eta furgonetan Leaburura joan gara. Bertako frontoiean egon gara palan eta saskibaloian jokatzen. Ah ze sake onak egin ditugun! Ondoren, nekea alde batera utzita, bertako tabernara joan gara tripa pixkat betetzera. Trago bat hartu eta txorizo eta kroketa pintxo batzuk hartu ditugu.

Arratsaldean Zubietara joan gara buelta bat ematera eta asteburuari bukaera ona ematera. Ze ondo pasa dugun Villa Marin asteburu honetan!
















No hay comentarios: