Maiatzak 8-10 (Eibar)

Fiestas el barrio de Urkizu, paseo por Ondarroa, aperitivo del domingo en Arrate,... ¿qué os parece?

Ostirala. Senideak agurtu ostean, gauzak etxean utzi eta Urkizura joan ginen, bertan Letra Galiziarren Festa ospatzen ari zirela jakin genuelako. Girotxo politaz eta musikaz gozatu genuen, eta baita hortik potetxo bat hartu ere, asteburuan egingo genituen planak adosteko aprobetxatuz.

Larunbata. Larunbatean goizean goizetik mugitu eta Eibarretik paseo bat eman genuen eguraldi ona lagun. Urkizura ere hurbildu ginen, herri kirolak ikusteko. Ederki pasa genuen aizkolarien lehia bizia gertutik jarraituz. Ondoren, bazkaldu, atseden hartu eta berriz kalera irten ginen, Ermuan furgoneta jaso eta Ondarrura joateko asmoz. Eta ederki pasa genuen bertan ere, euri tantarik gabe.

Igandea.  Azken eguna Arratera igotzeko baliatu genuen, goizeko eguzki izpiez gozatzeko. Hor argazkitxo batzuk atera genituen, eta baita poteak eta kroketa batzuk hartu ere. Eta zortea izan genuen, gero furgoneta Ermuan utzi eta etxera itzultzeko tarte justua izan genuelako ekaitza berriz sartu aurretik. Asteburu ederra, eta busti gabe! :)



















Maiatzak 8-10 (Villa Mari)


Hemos pasado un finde muy bonito y con muchas actividades diferentes y sobre todo divertidas. Hemos ido, al Kutxa espazio, a Miracampos con los caballos, a San Pedro, también hemos visto pelis...

Ostirala: Iritsi bezain laister goxo goxo jantzi genuen pijama eta asteburuko planen inguruan hitz egiten egon ginen, plan mordoa atera ziren. Sandrak utzitako afari goxoa jan genuen; entsaladila rusa eta san jakoboak, ze goxoa zegoen dena! Dena jaso eta pelikula bat ikusi genuen "intercambiados" ze pelikula polita, asko gustatu zitzaigun. Ohera jaon ginen hurrengo egunerako indarrak hartzeko. 

Larunbata: Goizean esnatu eta a ze nolako eguraldi zoragarria! Furgoneta hartu eta kutxa espazioko parkera abiatu ginen. Bertan, asko jolastu ondoren egarria sartu zitzaigun eta pote bat hartu genuen. Planetariuma bisitatu genun, ze polita izan zen. Arratsaldean Mirakanposera zaldiak bisitatzera joan ginen, ze egun polita pasa genuen.

Igandea: Goizean San Pedrora joan gara, itsasontzi handi  bat ikusi dugu. Ondoren, motorran San Juanera joan gara eta bertan zerbait hartu dugu. Arratsaldean euria ari zuenez pelikula bat ikusi dugu denak elkarrekin. 

















Maiatzako zubia - Puente de mayo

Pasamos el puente de mayo en Villa Mari haciendo buenos planes: Parque de Aiete, Circo, aperitivos, peli con palomitas, bingo, karaoke, Orio, y comidas en el jardín,... ¿qué os parece?

Osteguna: Villa Marinera iritsi, maletak behean utzi, eta kalera irten gara lehen potea taldean hartzera. Bide batez, astebururako planak antolatzeko aprobetxatu dugu, eta a zer nolako planak gainera! Jarraitu irakurtzen eta ikusiko duzue zein asteburu polita igaro dugun. Amaitzeko, etxera itzuli, maletak antolatu, afaldu, eta apurka-apurka oheratzen joan gara biharko indarrak hartzeko.

Ostirala: Aieteko parkera joan gara goiza igarotzera. Bertan paseo ederra eman dugu, eta terraza batean pote bat hartzeko aprobetxatu dugu eguzki goxoaz gozatuz. Arratsaldean, berriz, Olaberrira joan gara Gure Zirkoaren emanaldia ikustera. A zer ongi pasa dugun! Oso polita izan da. Amaitzeko, etxera itzuli gara afaltzera.

Larunbata: Goizean, ateri zegoela aprobetxatuz, Saretxoko tabernara joan gara bertako kroketak dastatzera. Terrazan jarri gara, bistaz eta elkarrizketa ederraz gozatuz. Arratsaldean, ordea, euria hasi duenez, etxean geratzea erabaki dugu merienda eginez eta pelikula bat ikusiz. Gauzak horrela, erosketak egitera ere joan gara. Pelikula polita ikusteko aukera izan dugu, eta bingon jolasten ere aritu gara. Karaokean ere ibili gara, kantuak kantatuz.

Igandea: Esnatu, pertsianak igo, eta eguraldi bikaina! Gauzak horrela, furgoneta hartu eta Oriora joan gara paseo bat eman eta pote bat hartzera. Hondartzaren aurreko terraza batean jarri gara, giroaz eta konpainiaz gozatuz. Ondoren, paseoan ibiliz furgonetara itzuli, eta azken bazkaria egitera bueltatu gara Villa Marira. Amaitzeko, azken pote batekin agurtu dugu asteburu eder hau.

Zein azkar pasatzen den denbora lagun artean zaudenean! Nahiz eta egun bat gehiago izan, oraindik ere egun gehiago faltan bota ditugu.

Zaindu elkar ikusi bitartean!