Fin de semana frío pero soleado. El sábado estuvimos en el museo del Tren de Azpeitia, ¡qué chulo!. Y por la tarde, paseando por Donosti, desde la Zurriola hasta el puerto. El domingo visitamos el museo Eureka de la Ciencia, nos ha encantado y hemos aprendido cosas nuevas.
¡Hasta pronto!
LARUNBATA. Larunbatean hotz handia egiten badu ere, egun eguzkitsua dugu. Beraz, esnatu, dutxa bat hartu eta elkarrekin gosaldu dugu guztiok indarrak hartzeko. Furgoneta hartu eta Azpeitiarantz egin dugu gaurkoan goiza bertako tren- geltoki zaharrean pasatuz. Oso museo polita iruditu zaigu eta primeran pasa dugu, mota guztietako trenak bisitatu ditugu, garai bateko tren geltokiko erloju zein langileen trajeak ezagutu etab. Kanpoan, eguzkitan hamaiketakoa jan, erosketa batzuk egin eta Donostiara egin dugu buelta, bazkaltzera. Siesta txiki bat egin dugu arratsaldean eta esnatzean bizkotxo bat ere egin dugu kalera irten aurretik bihar gosaltzeko, taldeko 4 pertsonen eguna pasa baita urtarrilean beraz ospatzeko asmoz. Eguzkia gorde aurretik, paseoan ibili gara Zurriolatik Porturaino eta gero zerbait hartzera eseri gara berotan sartzeko. Afaldu eta tertulian luze ibili ostean, bagoaz lotara!
IGANDEA. Eureka! Zientzien museora joan gara igande goiza pasatzera. Gauza berri asko ikasi ditugu eta oso entretenituta ibili gara. Handik gertu dagoen eta asko gustatzen zaigun taberna batera joan gara zerbait hartzera. Horren ostean, gertu dituen jardinetan paseotxo bat emateko aprobetxatu dugu, eguraldi ederra dago eta. Eguerdirako, ogia erosi eta bazkaltzera villa Marira gerturatu gara. Arratsaldean siesta txiki bat egin dugu astelehenerako indarrak hartzeko, nork bere gauzak jaso eta dena txukun jartzeari ekin diogu.
19:30eta Villa Mari-z eta talde- kideez agurtu gara eta etxerako bidea hartu dugu. Asteburu bikaina izan da. Hurren arte!
No hay comentarios:
Publicar un comentario