AZAROAK 8-10 NOVIEMBRE

Disfrutando del finde en Villa Mari...: Parque de Errekatxiki de Usurbil, tirolina, cine con palomitas, animar en la Behobia, tomar algo en la plaza del Txofre, ...y en casa, manualidades, bailes y merienda rica....¿qué os parece?

OSTIRALA. Villa Marira heldu, gure arropa eta maletak antolatuta utzi eta presentazio txiki bat egin ostean, afaltzera eseri gara. Afal ostean pelikula bat jarri dugu. 

LARUNBATA. Goizean ondo deskantsatu ondoren, gosari eder bat hartu eta kalera atera gara. Furgoneta hartu eta Usurbilera joan gara Errekatxiki parkera, han zuhaitz parke txiki bat dago, hortxe ibili gara "eskalatzen" gustora, tirolinak ere probatu ditugu. Iueeep!! Gero Artzabal baserriko terrazan jarri gara eta pote goxo bat hartu dugu eguzkitan.

Bazkaltzeko VillaMarira bueltatu gara, eta siesta pixkat egin ondoren furgoneta hartu eta Urbileko zinemara joan gara "Harold y el lapiz mágico" pelikula ikustera. Palomita goxo batzuk ere hartu ditugu bertan! Pelikula asko gustatu zaigu!! 

IGANDEA.Goizean VillaMariko leihoak ireki eta jada entzuten hasi gara Behobiako animadore guztiek oihuak. Guk gosaldu eta dutxatu ondoren, kartel batzuk margotu ditugu korrikalariak animatzeko: AUPA AUPA! AUPA TXAPELDUNAK! AZKEN TXANPA!! Eta kartelak bukatuta Nafarroa etorbidean jarri gara animatzen, animo pilla eman ditugu!!! Ze poza!! Eta horrenbeste animatu ondoren ahotsa berreskuratzeko eta goxatzeko pote goxo bat hartu dugu Txofren eguzkitan.

Gero VillaMarira bueltatu gara, bazkaldu eta siesta goxo bat egin dugu. Arratsaldean merienda goxo bat antolatu dugu etxean!

A ze asteburu politta pasa dugun VillaMarin! Hurrena arte!






































AZAROAK 1-3 NOVIEMBRE

Cuántos planes caben en un finde de 3 días...! El viernes por la mañana fuimos a San Juan, cogiendo la barca desde San Pedro. Por la tarde, vuelta por el Paseo Nuevo con fiesta de Halloween por el camino. 

El sábado por la mañana por Zarautz y, a la tarde, algunos nos quedamos en casa haciendo un bizcocho, y otros salimos por Donosti. 

El domingo, nos fuimos hasta Santa Barbara a pasear y después a Saretxo a prácticar con el Golf, buena competición! Por la tarde, último paseo y pote por Donosti. Casi sin darnos cuenta, llega la hora de irnos a casa. ¡Hasta pronto! 

Ostegunean elkartu, maletak antolatu eta giro ederrean afaldu dugu. Halloween-a denez, pelikula bat ikustea erabaki dugu: "La familia Adams".

Ostirala. giro ederrarekin esnatu gara, beraz, gosaldu eta eguna aprobetxatzeko asmoz bixi-bixi prestatu gara. Batzuk furgonetan eta besteak autobusean sartu eta San Pedrora hurbildu gara. Bertan, itsasontzia hartu eta San Juanera ere igaro gara. Pasiera ederra egin eta herriko plazan potea hartu dugu, a zer giro polita!!!. Arratsaldean, udako giroak harrapatuta, helau bat jatea erabaki dugu. Asteburua da, barkatu pekatua!!!. Ondoren, Paseo berritik pasiera egin eta alde zaharretik itzuli gara etxera Halloween-eko kaleko emanaldia ikusiz. 

Larunbata. Zarautzera goiz pasa joatea erabaki dugu taldean. Bertan paseo polita eman eta malekoian potea hartu dugu. Ondoren, Villa Marira itzuli, giro politean bazkaldu eta apur bat deskantsatzeko aprobetxatu dugu. Arratsaldean, goizeko nekea dela eta, batzuk etxean geratu dira prosterako bizkotxoa egiten. Besteak, kalera irten gara paseoa eta potea hartzera. Zer polita den Donostian eguna iluntzen ikustea... Eskerrik asko taldeko sukaldariei, a zer bizkotxo goxoa egin dutena!!!

Igandean, azken eguna izanik, zerbait berezia egitea erabaki da taldean. Gauzak horrela, Santa Barbaratik paseo polita eman eta Saretxora gerturatu gara taldeko golf-lari onena zein den ikustera. Nolako maila erakutsi duten guztiek... eta garrantzitsuena: A ZER GOIZ POLITA!!!. Egunarekin amaitzeko, bazkaldu, deskantsatu eta pasiera eta azken potea hartzera irten gara.

Erlojua begiratu eta 19:30ak jada, a zer azkar pasatu zaigun asteburua. Ziur 3 eguneko asteburua izan dela, ezta?. Pena handiz, baina agurtzeko ordua iritsi da. Pozik bizi eta zaindu berriro elkar ikusi bitartean!