AZAROAK 8-10 NOVIEMBRE

Disfrutando del finde en Villa Mari...: Parque de Errekatxiki de Usurbil, tirolina, cine con palomitas, animar en la Behobia, tomar algo en la plaza del Txofre, ...y en casa, manualidades, bailes y merienda rica....¿qué os parece?

OSTIRALA. Villa Marira heldu, gure arropa eta maletak antolatuta utzi eta presentazio txiki bat egin ostean, afaltzera eseri gara. Afal ostean pelikula bat jarri dugu. 

LARUNBATA. Goizean ondo deskantsatu ondoren, gosari eder bat hartu eta kalera atera gara. Furgoneta hartu eta Usurbilera joan gara Errekatxiki parkera, han zuhaitz parke txiki bat dago, hortxe ibili gara "eskalatzen" gustora, tirolinak ere probatu ditugu. Iueeep!! Gero Artzabal baserriko terrazan jarri gara eta pote goxo bat hartu dugu eguzkitan.

Bazkaltzeko VillaMarira bueltatu gara, eta siesta pixkat egin ondoren furgoneta hartu eta Urbileko zinemara joan gara "Harold y el lapiz mágico" pelikula ikustera. Palomita goxo batzuk ere hartu ditugu bertan! Pelikula asko gustatu zaigu!! 

IGANDEA.Goizean VillaMariko leihoak ireki eta jada entzuten hasi gara Behobiako animadore guztiek oihuak. Guk gosaldu eta dutxatu ondoren, kartel batzuk margotu ditugu korrikalariak animatzeko: AUPA AUPA! AUPA TXAPELDUNAK! AZKEN TXANPA!! Eta kartelak bukatuta Nafarroa etorbidean jarri gara animatzen, animo pilla eman ditugu!!! Ze poza!! Eta horrenbeste animatu ondoren ahotsa berreskuratzeko eta goxatzeko pote goxo bat hartu dugu Txofren eguzkitan.

Gero VillaMarira bueltatu gara, bazkaldu eta siesta goxo bat egin dugu. Arratsaldean merienda goxo bat antolatu dugu etxean!

A ze asteburu politta pasa dugun VillaMarin! Hurrena arte!






































No hay comentarios: