AZAROAK 21-23 NOVIEMBRE

Ostiralean elkar ezagutu eta asteburuko planak adostu genituen. Nekatuta geunden, Goazeneko kapitulu bat ikusi eta goiz joan ginen ohera.

Larunbat goizean Zarautzera joan ginen zeramika eta pintura tailer batera Artezaleak elkartean. Taza eta koadro politak egin genituen, eta oso ondo pasatu genuen. Gero, malekoian paseo bat eman eta "patata brava" batzuk jan genituen. Arratsaldean hotz handia zegoenez, etxean geratu ginen, denon artean bizkotxoa egin genuen, eta labean zegoen bitartean karaokea egin genuen. Afaldu ondoren, Go!azen pelikula ikusi genuen.

Igande goizean jaikitzea kosta egin zaigu, eta Donostian geratu gara Maratoiko korrikalariei animoak ematen. Ondoren, Grosera joan gara trago bat hartzera. Arratsaldean pelikula bat ikusi eta etxean merendola egin dugu. Hurrengo asteburura arte!

El sábado por la mañana fuimos a Zarautz a un taller de cerámica y pintura en el local de nuestros amigos de "Artezaleak". Después, dimos un paseo por el malecón y comimos unas "patatas brava". Por la tarde, como hacía mucho frío, nos quedamos en casa y entre todos hicimos bizcocho y también nos divertimos con el Karaoke. Después de cenar, vimos la película Go! azen.

El domingo nos hemos estado animando a los corredores de la Maratón de Donosti. Después, hemos ido a Gros a tomar algo. Por la tarde hemos visto una película y hemos hecho merendola en casa. ¡Hasta pronto!














































 




No hay comentarios: