APIRILAK 30-MAIATZAK 1 // 30 ABRIL - 1 MAYO

¡Hola! Aquí podéis ver las fotos de este fin de semana en Villa Mari... El sábado fuimos a pasar el día a  Iraeta (barrio de Zestoa)y comimos en la sociedad de Ana. El domingo nos quedamos disfrutando del barrio de Gros de Donosti.

LARUNBATA. Gaur, larunbata, dutxatu eta gosaldu ostean, batzuk autobusez eta besteak superfurgonetan  Iraetara joan gara, Zeztoako auzora. Bertan, paletan jolastu eta zaldiak, oiloak, txakurrak...ikusi ditugu.
Gero, Ana begiralearen elkartean bazkaldu degu denok batera. Sobremesa polita egin degu. Kartetan jolastu eta bizkotxoa janez.
Arratsaldean, paseo txiki eman degu eta freskagarri bat hartu Donostirako bidean.
Afal ostean pelikula ikusi eta ohera.
IGANDEA. Gaur bakoitza bere erritmora esnatu gara, denok batera gosaldu dugu apain-apain jarri eta Txofrera joan gara tragotxo bat hartu eta aperitibo bat hartu eta poliki poliki Villa Marira etorri gara bazkaltzera. Gaur makarroiak jan ditugu. Umm ze goxoak.
Arratsaldean egongelan pixka bat deskantsatu ondoren batzuk, izozki bat jatera joan gara Kataluñia plazara eta besteak Villa Mariko balkoiko loreak landatu ditugu. Zazpiak alderako etxean gertutratu gara, laister familiakoak bait datozte.
Hurrengo asterarte lagunok!







No hay comentarios: