MAIATZAK 6-8 MAYO

¡Mirad que bien lo hemos pasado este fin de semana de primavera! 
Txolarte eguna, Música en Sagues, Paseo por Zumaia,... ¡Hasta pronto!

LARUNBATA. Goizean goiz jaiki gara eta eguraldiak laguntzen ez zuen arren, gosaldu eta prestatu egin gara. Goizean, Atano frontoian ospatzen zen TXOLARTE EGUNERA joatea erabaki dugu, beraz, autobusa hartu eta Amarara abiatu gara. Atanora iristean: a ze nolako giroa zegoen!! Hori da hori jende pila!! Aspaldi ikusi gabeko hainbat lagunekin elkartu gara. A ze poza!! Txolarte egunari hasiera emateko txolarte bakoitzak egindako bideoak ikusi ditugu. Bideo politak benetan, lan ederra egin dute! Behin bideo emanaldia amaituta Zumba hasi denean, Atanotik irten eta potetxo bat hartu dugu berriz Villa Marira itzuli aurretik. Behin Villa Marira itzulita, bazkaldu eta gero pelikula bat ikusi dugu. Pelikula amaitzean, prestatu eta Saguesera joan gara EMUSIK ikustera. Zenbat musikari! Ze ondo jotzen duten eta zenbat dantza egin dugun! Behin gerriak mugituta egarria sartu eta potetxo bat hartzera joan gara, afaltzera joan aurretik. Amaitzeko, afaldu eta telebista pixkat ikusi ondoren ohera joan gara. A ze egun polita!

IGANDEA. Igandea dela eta lo pixka bat gehiago egin dugu, ondoren gosaldu eta prestatu egin gara. Euria ari ez zuela aprobetxatuz, furgoneta hartu eta Zumaiara joan gara. Bertan, paseotxo bat eman dugu, a ze nolako haizea zegoen, ia eraman gaitu!! Oso gustura egoten zen baina!! Ondoren, Zumaian, potetxo bat hartu beste paseotxo bat emanez furgonetara itzuli gara. Bazkaltzeko ordua gainean genuela eta furgonetan sartu eta Villa Marira itzuli gara. Bazkaria prestatu bitartean, pultserak egiten aritu gara, gu bai artistak!!! Behin bazkaldu eta deskantzatu ondoren, paseotxo bat ematera irten gara eta asteburua ondo amaitzeko potetxo bat hartu dugu. Ze ongi ibili garen! Denetarik egin dugu!!! Berriz errepikatzeko gogoarekin geratu gara!












No hay comentarios: