MAIATZAK 27-29 MAYO

Kaixo!¿Queréis saber qué hemos hecho este finde?
El sábado estuvimos en la fiesta de familias de Amasa, ¡la famosa Paellada! 
Nos hemos encontrado con un montón de amigos y gente maja, y además la paella estaba buenísima.
Ya de vuelta a casa, preparamos un postre especial. 
Y el domingo, lo pasamos tranquilamente paseando por el barrio de Gros y Sagües. 
¡Hasta pronto!
LARUNBATA. Kaixo lagunak! Gaur izugarrizko eguraldiarekin esnatu gara Villa marin. Egun ezin hobea ekintza berezi bat egiteko, gaur Amasan Atzegiko familien bazkaria edukiko dugu! Goiz esnatu, dotore jantzi eta bi taldetan banando gara batzuk kotxez ta besteak trenes bazkarira joan gara. Trenean gure sukaldariarekin eta bere bi alabeekin topatu gara; ze dotore jarri diren bazkarirako beraiek ere. Villabonan jaitsi ta amasara joan gara.Amasan ailegatu ta txorizo pintxo eder bat eman digute , a ze jatorrak! Ikusi dugu nola hari ziren paellada ederra egiten, lan ta lan egon dira. Bazkaldu baino lehen video ta argazki batzuk ikusi ditugu eta gero bazkaltzera!!!!! Lehenengo paellada, gero oilaskoa eta bukatzeko napolitana mini batzuk postre bezala. Jende pilo zegoen eta giro ezin hobea noski. Bazkaldu ondoren musika jarri dute eta nola ez guk dantza egin dugu martxosoak garelako eta. Festa oso polita eta handia izan da, oso pozik ibili gara baita gure lagun askokin topatu garelako, Villamariko lagunak abuztun etortzen direnak.
Amasatik bueltatu gara trenez berriro eta denbora geneukagunez flana egitea pentsatu dugu, igandean postre berezi bat edukitzeko. Mandala jantzi ta flana goxo goxoa egin dugu lagun batzuen artean. Gauen afaldu ondoren telebista ikusi dugu danok elkar, musikako programa bat , berez danok abesten ibili gara, gu bai juergistak! Gero lotara, ondo loin!


IGANDEA. Gaur nekatuak geundenez berandu esnatu gara, poliki gosaldu, apaindu eta maletak prest utzi ditugu. Dena bukatu dugunean saguesera joan gara paseo bat emanez eguraldi polita aprobetxatzeko. Paseo eman eta freskagarri batzuk hartu digutu Saguesen, gero ogia erosi eta bazkaltzera joan gara villa marira. Bazkaldu ondoren pelikula bat aukeratu dugu ikusteko, gutako baten bat siesta bota du sofan, zurrunkarenbat entzun dugu...., besteok pelikula ikusi dugu ("Embrujada") oso barregarria eta polita. Asko gustatu zaigu. Arratsaldean grosaldetik beste paseo bat eman dugu. Beti bezala asteburua azkar pasatu zaigu, hurrengo baten berriro elkartuko gara gure villamarin.Aio!!!!



















































No hay comentarios: