UZTAILAK 15-17JULIO

Fin de semana de julio en Villa Mari: Fiestas del Carmen de la parte vieja donostiara, piscina en Villa Mari y paseos por la playa de la Zurriola y Sagues.¿Qué te parece? :))

LARUNBATA. Uztaileko asteburu honetan azkenean eguzki epela atera da. Goizean poliki –poliki esnatu, gosaldu eta kalera irtetzeko prestatu gara. Portuko Karmengo jaietara hurbildu gara batzuk ttipi ttapa eta beste batzuk autobusez. Portuan bueltatxo bat eman dugu, dultzainerok eta erraldoiak ikusi eta terraza batean eseri gara. Bertan, freskagarri bat, kroketa bana eta kalamare batzuk dastatu ditugu. Ondoren poliki -poliki denok batera Villa Marira etorri gara bazkaltzera.
Bazkal ostean, telebista pixka bat ikusi eta deskantsatuta Villa Mariko terrazara jaitsi gara. Toldoa ireki, mahaiak eta aulkiak ipini eta pistina txiki bat montatu dugu beroari aurre egiteko. Gustura ibili gara plisti plasta elkar bustitzen. Gero, terrazan meriendatu dugu.
19.00ak inguruan kalera irten gara bueltatxo bat ematera eta enkargu batzuk egitera. Bueltan afaria prestatu dugu pijama jantzi eta afal ordurarte egongelan egon gara.
Gauean telebistako pelikula bat ikusi dugu eta bakoitza bere erritmora oheratu da. Bihar arte lagunook!! Ondo lo egin!

IGANDEA. Gaur ere bero egingo duela dirudi goiz goizetik zeru urdinarekin esnatu baigara. Gosaldu eta kalerako prestatu gara eta 11ak inguruan Zurriola aldera joan gara paseotxo bat ematera eta tragotxo bana hartzera; bitartean ogia erosi dugu.
Arratsaldean bazkaldu eta gero terrazan egon gara eta familiakoak etorri aurretik izozki bat jatera joan gara Gros aldera.
Oso asteburu polita pasatu dugu Donosti aldetik. Hurrenarte lagunok!










1 comentario:

Anónimo dijo...

Kaixo, uztaileko argazkiak ikusi nahian gabiltza baina ez dugu lortzen.

Mila esker,

Oihana eta Ana