¡Hola!¡Qué gozada pasar un fin de semana de vez en cuando en Villa Mari!
Mirad qué bien lo hemos pasado por Donosti, Mutriku,...
Y el domingo estuvimos con nuestros amigos de EVAH en Askain, donde celebramos con ellos su comida popular. ¡Menudo ambientazo!
LARUNBATA. Goizean jaiki eta txukun txukun jantzi eta gero, palan jolastera irten gara
Sagueseko frontoira. Izerdi pixkat bota ondoren, potetxo bat hartzera joan gara. Ze ondo sartu zaigun!! A ze nolako giroa! Behin potetxoa hartuta, Gros inguruan bueltatxo bat eman ogia erosi eta bazkaltzera itzuli gara Villa Marira. Arratsaldean, eguzkia irten dela aprobetxatuta,
Mutriku ezagutzera joatea pentsatu dugu. Behin indarrak hartuta, furgonetan sartu eta Mutrikurantz abiatu gara. Mutrikura iristean plaza aldetik bueltatxoa eman eta pote bat hartu dugu itzalean. Izan ere, nolako beroa egiten zuen. Ondoren plazatik hondartza aldera jeitsi gara. Bertan bueltatxo bat eman eta furgonetan sartu eta Villa Marira itzultzeko ordua iritsi zaigu. Eguna ondo amaitzeko, afaldu eta telebista pixkat ikusi eta gero ohera joan gara. A ze egun polita! Denetik egin dugu, baita leku berriak ezagutu ere!
IGANDEA. Igandea izan arren, goizean bederatzirak aldean jaiki eta guztiok dutxa on bat hartuta, Askain aldera abiatu gara.
Askainen, gaur, EVAH eguna ospatzen zen eta bertako bazkarira gonbitatuta geunden. Eguardi aldera bertara iritsi, eta plazara joan gara izugarrizko giroa zegoen, hori zen jende pila. Plazan mahaiak jarrita zeuden eta bazkaria prest zegoen, bertan jarri eta marmitakoa, txorixoa eta pastel jan ditugu. Bazkaltzen amaitu eta gero, musika pixka batek alaitu du plaza, a ze nolako giroa ipini duten denbora gutxian, jendea kantuan eta dantzan hasi baita. Ze goxoa zegoen bazkaria!! Giro ederra zegoen arren, etxera itzultzeko ordua iritsi da. Berriz furgonetan sartu eta Donostiara itzuli gara. Hori asteburu polita!
No hay comentarios:
Publicar un comentario