IRAILAK 30 - URRIAK 2

Hola ! Hemos pasado un fin de semana genial en Villa Mari!  Hemos paseado por Ulia; hemos ido en furgoneta a Leaburu; allí hemos jugado a pala en el frontón. También hemos paseado por Sagües y nos hemos acercado a Trintxerpe donde hemos visto el famoso yate ruso.... Y en casa hemos hecho un bizcoho!
LARUNBATA. Egun on kuadrila!! Beste asteburu bikain bat Villa Marin eta ederki pasatzeko intentzioz hasi dugu eguna. Lehenik eta behin gosari goxo bat egin ondoren kaleratzeko apaindu egin gara. Eguraldiak ez lagundu arren gure gogoak gehiago izan dira eta Uliako mendira joan gera paseotxo bat egitera. A ze nolako bazterrak ditugun!! Lehenengo tiro al platora joan gera ttippi-ttappa eta gero berriz bordara jaitsi gera. Han freskagarri bat hartu dugu egindako egarria baretzeko. Berriketan geundela, bapatean bazkaltzeko ordua iritsi zaigu. Furgoneta hartu eta bazkaltzera abiatu gara.
Bazkal ostean, lasai egoteko denboratxo bat hartu dugu. Batzuk telebista ikusi dugu, beste batzuk berriz siestatxo bat egin dugu. Deskantsatu ondoren, Leaburura joan gera arratsaldea pasatzera. Palak hartuta, frontoian kirol piska bat egin dugu. A ze partidak!! ikusteko modukoak bentan!! Frontoitik irten eta bertako parajeak ikusten ere izan gera. Bapatean eguraldia tristetzen hasi da eta bertako ostatura sartu gera zerbait hartzera. Bertan erabaki dugu, iganderako merienda goxo bat prestatzea ederra izango zela eta furgoneta hartu, Villa Marira joan eta bizkotxo bat prestatzen jarri gera. Master chefekoak, gurekin alderaturik, asko dute ikasteko oraindik!!!! Konturatzerako afal ordua iritsi da. Afari goxoa jan ondoren, relax momentua iritsi da. Telebista piska bat ikusi eta oheratzen joan gera. Bihar arte kuadri!!

IGANDEA. Egun on danoi!!!! A ze nolako egunsentia!! Eguraldi ederra atera zaigu!!! Gosaldu eta apaindu egin gera kalera irtetzeko. Eguzkia, hondartza... zer gehiago? Kaleratu gara kuadrilan, Donostiko giroaz disfrutatzeko. Grosetik eta sagüesetik ibili gera pasiran. kontu kontari eginik par batzuk ere egin ditugu hankak luzatzen genituen bitartean. Ibiliz, egarria egin dugu eta Sagüeseko tabernatxo batean zerbait hartzera geratu gera. Bertako festak zirela eta, musika zegoen kalean. Honi begira, denbora pasa zaigu eta konturatzerako bazkal ordua eman digu. Ogia erostera joan eta etxeratu gera. Bazkal ostean, berriro ere relax momentua iritsi zaigu. Asteburuari ez diogu amaiera eman nahi oraindik!!!!! Arratsaldea aprobetsatuz, Trintxerpetik bueltaxka egin dugu. A ze nolako itsasontziak ikusi ditugun hemendik!! paseotxoa eginda eta zenbait ezagun ikusita, freskagarri bat hartu dugu plaza batetan. Konturatzerako Villa Marira joateko ordua iritsi zaigu! Beste bat harte lagunak, hurrengoan gehiago!!!











No hay comentarios: