URRIAK 21-23 OCTUBRE

LARUNBATA. Larunbatean Gipuzkoa Solidarioko ekimenera gerturatu gara, fundamentuz gosaldu ostean. Aurten Tabakalerako lehen solairuan ospatu da, talde eta elkarte mordo bat bildu dira bertan, Atzegiko standa  ere bertan zegoen, Elkarte desberdinak ezagitzeko aukera izan dugu forum honetan. Oso ondo pasatu dugu eta opari bana ere eman digute.
Tabakalerako terrazara igo eta bertan argazkitxo bat atera ondoren pote eta razio batzuk hartzera joan gara terraza batera, eguraldia aprobetxatuz.
Bazkaldu eta gero telebista piska bat ikusi dugu eta arratsaldean Zurriola aldera joan gara tipi tapa. Bueltan Grosen pare bat freskagarri hartu ditugu eta 21:00ak aldera Villa Marira etorri etorri gara.
Gauean telebistako pelikula bat ikusi dugu.
Ondo lo egin! Bihar arte!

IGANDEA. Igande polita irten da gaur goizean, denok apain apain prestatu, ondo gosaldu eta kalera irten gara. Batzuk, 12:30etako mezetara joan dira eta besteak 13:00ingururako Zurriolako elizara agertu dira. Etxera bidean aperitibo bat hartu dugu trago banarekin eta 14:30ak aldera Villa Marira etorri gara bazkaltzera. Gaur makarroiak txanpiñoi eta haragi pikatuarekin! Umm ze goxoa!!!
Arratsaldean, berandu bazkaltzea bukatu dugunez Villa Marin geratu gara etxea jasotzen, maletak ixten… Konturatzerko 19:30ak iritsi zaizkigu.










No hay comentarios: