AZAROAK 4-6 NOVIEMBRE

Larunbata. Goizean jaiki, lasai lasai gosaldu eta prestatu egin gara, presa handirik gabe. Eguraldiak asko laguntzen ez zuen arren, paseotxo bat ematera atera gara, bi taldetan banatu eta talde bat autobusean eta bestea furgonetan sartu eta Garberako  merkatal zentrora joan gara. Bertan, paseotxo bat eman ondoren, trago bat hartu eta eroskira sartu gara erosketa batzuk egitera. Izan ere, arratsaldean postre bat egitea erabaki dugu. Behin erosketak eginda, bi taldetan banatu eta Villa Marira itzuli gara. Iritsi garenerako bazkaltzeko ordua zen. Bazkaldu eta gero, siesta txiki bat bota eta berriz, bi taldetan banatu gara.
Talde bat Villa Marin geratu da, bertan meriendatu eta postre bat egiten. Txokolatezko gailetak eta flana egin dituzte! A ze nolako itxura! Gailetak igandean gosaltzen jateko… Ea nolakoak dauden!!
Beste taldea, aldiz, furgonetan sartu eta Urbilera joan da. Ze nolako jende eta ume pila! Jende asko zegoenela eta,  buelta bat eman eta gero, Oriora joan gara zerbait hartzera. Orion bai lasaitasuna! Tabernan gustura meriendatu eta gero Villa Marira itzuli gara.
Gauean afaldu eta gero, arratsaldean egindako flan jan dugu. A ze goxoa! Sukaldari trebeak ditugu Villa Marin,bai horixe! Ohera sartu aurretik, guztiok pelikula bat ikusi dugu.

Igandea. Gaurkoan ere, euria dugu. Horrek, ordea, ez digu etxean geratzera behartu. Atzo prestatutako gailetak gosaldu ditugu, ze goxoak!  Ez da ezer ere sobratu! Txokolatezko gailetak jan eta behin indarrak hartuta, prestatu, xira eta aterkiak hartu eta kalera abiatu gara. Aurrena,  paseotxo bat eman eta bazkal ordurako ogia erosi ditugu eta ondoren, taberna batean pote bat hartu eta pintxo bat jan ditugu. Behin tripa beteta, Villa Marira itzultzeko ordua iritsi da, ze ondo egten den etxean! Bazkaria prestatu eta bazkaldu eta gero siesta txiki bat bota dugu. Behin siesta eginda, euria ari zuela ikusita, Villa Marin geratzea erabaki dugu. Pelikula bat jarri eta bertan meriendatu dugu bero-berotan.
Asteburu ederra pasa dugu, eguraldiak lagundu ez digun arren, barre batzuk bota ditugu lagun artean. Hurren arte! 









No hay comentarios: