MARTXOAK 3-5 MARZO

¡Lo hemos pasado en grande este fin de semana! Hemos estado por el barrio de Gros, por la Parte Vieja, en Garbera, y por Sagues. También hemos preparado en casa un rico bizcoho. ¿Hasta la próxima!
LARUNBATA. Goizean jaiki eta guztiok prestatu ondoren, paseatzera irtetea erabaki dugu. Ostiralean,  eguraldi oso txarra egin behar zuela entzun genuen arren, euririk ez zela eta, kalera irtetera animatu gara. Donostiako Gros auzotik buelta bat eman eta egarritu garenean trago bat hartu dugu. Behin indarrak errekuperatuta etxerantz abiatu gara, baina bidean erosketa batzuk egiten gelditu gara. Behin etxera iritsita bazkaldu eta siesta txiki bat bota dugu. Ondoren, etxean bizkotxo goxo bate gin eta goizean okindegian oparitu dizkiguten pastelak jan ditugu meriendatzeko. Meriendatu eta gero, euririk ez zela aprobetxatuz  Donostiako alde zaharrera joan gara paseotxo bate matera. Izugarrizko giroa zegoen! Zenbat jende! Eguna ondo amaitzeko Villa Marira itzuli gara afaltzera eta ondoren, guztiok goxo goxo pelikula bat ikusi dugu.

IGANDEA.Gaurkoan ere eguraldiak laguntzen ez duen arren, prestatu eta paseatzera irten gara. Gaurkoan Garberara joatea erabaki dugu. A ze lasaitasuna! Jende gutxi zegoen arren, batzuk mozorrotuta zebiltzan. Ze nolako mozorroak, trago bat hartu eta zerbait jan eta gero, merkatal zentroan bertan paseotxoa eman eta Villa Marira itzuli gara bazkaria prestatzera. Bazkaldu eta gero, pelikula bat ikusiaz batzuk lo kuluxka bat bota dute. Arratsaldean,  Sagues aldera joan gara, hondartza ikusi eta paseotxoa ematera. Ze nolako haize freskoa! Ze polita den itsasoa, ordea!! Segituan etxera joateko ordua iritsi da eta beraz, agur esateko ordua.
Ze asteburu polita pasa dugun! Hurren arte!







No hay comentarios: