UZTAILAK 7-9 JULIO

Fin de semana de julio... paseando por Zarauz, Hondarribi y Donosti. ¡Hasta la próxima! 

LARUNBATA. Goizean nahikoa lo egin eta gero, presa handirik gabe, jaiki eta lasai lasai gosaldu dugu. Gaurkoan eguraldia triste dago, baina horrek ez gaitu atzera bota. Prestatu eta furgoneta hartuta Zarautzeko Asti kanpo futbola dagoen lekurantz abiatu gara. Bertan, paseotxoa eman eta behin gosetu garenean bertako mahaietan jarri eta potetxo bat hartu dugu. Tripa bete dugunean, furgonetan sartu eta Villa Marirantz abiatu gara. A ze lasaitasuna zegoen!! Arratsaldean bazkaldu eta siesta txiki bat bota eta gero, furgonetan sartu berriz eta Hondarribirantz abiatu gara. Hondarribian aparkatu eta portu aldetik buelta bat eman dugu. Paseotxoa eta gero ondo merezitako potea hartu eta konturatu orduko afaltzeko ordua zela eta etxera itzuli behar izan gara. Ze polita den Hondarribia! Ze nolako txoko politak ditugun Euskal Herrian! Eguna ondo amaitzeko etxean lasai lasai afaldu eta pelikula bat ikusi dugu. Ze egun luzea nekatuta geundela eta ohera sartu gara.

IGANDEA. Gaurkoan eguraldia lagun dugula aprobetxatuta prestatu eta Zarauzko malekoira joan gara. Ze nolako jende pila. Giro itzela zegoen!! Jendea hondartzan futbolean jolasten, eskubaloian, eguzkia hartzen…  Eguzkia zegoen arren, paseoa emateko eguraldi bikaina zegoen haizeak joten baitzuen. Behin paseoa emanda, nola itzuli Villa Marira potetxa hartu gabe? Txiringito batean jarri eta zerbait hartu dugu. Ondoren, furgonetara hartu eta  Villa Marira itzuli gara. Bazkaldu eta pixkatean lasai egon eta gero, bueltatxo bate matera irten gara Grosetik. Konturatu orduko pasa zaigu asteburua. Etxera itzultzeko ordua iritsi da! Hurren arte!








No hay comentarios: