Este fin de semana hemos aprovechado el buen tiempo para dar paseos cerca del mar: Gros, Orio, Hondarribi,... ¡Lo hemos pasado muy bien!
LARUNBATA. Eguraldi bikain honekin goizean Grosetik buelta bat ematera atera gara. Hondartzako paseotik ibili eta ondoren pote goxo bat hartu dugu, a ze goiz zoragarria! Eguardian Luisen urtebetetzea ospatu dugu, berak erakarritako gazta tarta goxo batekin.
Arratsaldean Hondarribira abiatu gara, alde zaharreko kale liluragarrietaz disfrutatzera. Ondoren Hondarribiko Marinaraino iritsi gara, bidetik kontzertu bat entzun dugu eta gero pote bat hartzera. Gauean Josebak ekarritako San Blaseko opilak dastatu eta disfrutatu ditugu.
IGANDEA. Berriz ere, eguraldi bikaina atera zaigu eta Oriora joatera erabaki dugu denon artean. Bertan, hondartzako ertzetik paseatu, barku txiki, parepente eta helikopteroak ikusi ditugu. Ondoren pote bat hartu eta pintxo batzuk jan ditugu.
Arratsaldean, buelta bat ematera atera gara Sagues aldetik. Primeran pasa dugu asteburua!
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario