URRIAK 27-29 OCTUBRE

El sábado por la mañana estuvimos en Garbera tomando algo. Por la tarde fuimos a Bergara a conocer el caserío de una amiga; qué sitio más bonito y qué vistas!
El domingo estuvimos en Zumaia por la mañana y por la tarde nos quedamos en casa goxo-goxo viendo una película.
Hasta la próxima!

LARUNBATA. Goizean, lo nahikoa egin eta gero, jaiki eta eguraldia lagun ez genuen arren, prestatu eta Garbera merkatal zentrora joan gara furgonetan. Bertan, etxerako egin behar ziren erosketak egin, bueltatxo txiki bat eman eta potetxo bat hartu dugu. Ondoren, azkar-azkar Villa Marira itzuli gara bazkaltzera, izan ere, arratsaldean Bergarara joatea erabaki dugu lagun baten baserrira. Bazkaldu eta segituan, furgonetan sartu eta Bergararantz abiatu gara. Baserrira iristean, harrituta geratu gara, a ze leku polita!! Ze nolako bistak dauden!! Lehenengo behiei ogia eman diegu. Ze azkar gerturatu diren ogia ikustean!! Gero, oiloen txabolara joan eta arraultzak batu ditugu.  Zenbat arraultza!! Amaitzeko txakurrekin jolastu eta baserritik buelta bat eman eta gero, Bergarako kalerantz abiatu gara zerbait hartzera. Konturatu orduko etxera itzultzeko ordua iritsi da, berriz furgonetan sartu eta Villa Marirantz abaitu gara. Gauean, afaldu eta gero pelikula bat ikustea erabaki genuen.

IGANDEA. Gaurkoan ere nahikoa lo egin eta gero, dutxatu eta euririk ez zela aprobetxatuz, Zumaiaruntz abiatu gara. Lehenengo buelta bat eman dugu eta ondoren, Zumaiko alde zaharrean potetxo bat hartu eta patata batzuk jan ditugu. Ze goxoak zeuden!! Ze nolako giroa zegoen Zumaiko parte zaharrean!! Goiza pasa da eta Villa Marira itzuli gara bazkaltzera. Arratsaldean euria zela eta etxean geratzea erabaki dugu pelikula bat ikusten. Pelikula amaitzean, etxean meriendatzea eraaki dugu. Konturatu orduko asteburua pasa zaigu eta etxera itzultzeko ordua iritsi da. Ze ongi pasa dugun!  Hurren arte!!









No hay comentarios: