¡Hola amigos! No hace falta que os contemos el mal tiempo que hemos tenido este fin de semana... Pero nos hemos apañado para hacer planes divertidos. ¡A mal tiempo buena cara!
Ostiralean Villamarin elkartu ginen guztiok, akomodatu eta afaldu ostean LaVoz programako abeslarien talentuez gozatu genuen lagun artean. A ze nolako talentua duten!
LARUNBATA. Larubatean majo lo eginda esnatu gara. Gosaldu ostean, txamarra eta aterkiak hartu eta kalera irten gara. Eguraldi txarrak ez gaitu beldurtu eta paseora irten gara, Grosen. Enkargutxoak egin eta pote bat hartu eta gero etxera gustura gerturatu gara. Epelera!
Arratsaldean taldetxo bat etxean geratu da bizkotxo eder eder bat egiten eta besteak furgonetan Anoetara gerturatu gara. Kriston sorpresa hartu degu Errealaren zelaia puskatua ikustean! Bainan seguru gaude bukatzean ederto geratuko dela. Xanti Tabernan kafesne beroa hartu degu epelean sartzeko.
Afaldu ostean "Bethoven" txakurraren pelikularekin barre batzuk egin eta oheratu gara.
IGANDEA. Igandean egun handia Donostian. Beobiako lasterketa. Fundamentuz gosaldu eta hor irten gara lasterkari guztiak animatzera. Txalo zaparrada eta animo pila eman dizkiegu danei. Ondoren merezitako potea hartzera gerturatu gara Txofre tabernara.
Bernadu bazkaldu degu eta arratsaldean maletak egin eta lasai lasai egon gara etxe aldetik.
Asteburu euritsua izan den arren ederki pasa dugu lagun giroan, datorren asterarte Atseden zaleok!
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario