AZAROAK 24-26 NOVIEMBRE

Otro fin de semana en Villa Mari pasándolo genial. Hemos tenido tiempo de hacer muchas cosas ...
El sábado por la mañana vimos el ensayo de una tamborrada. 
Por la tarde hicimos dos grupos: Uno fue a Zarautz a pasear por le Malecón y el otro al cine a ver la peli "Paddington 2". 
El domingo animamos a los correderes de la Maraton y después volvimos a hacer dos grupos: Unos a misa y otros a pasear por la playa de Gros. 
Por la tarde fuimos a tomar algo a nuestro bar favorito del Txofre.
¡Hasta pronto!

LARUNBATA. Villa Marin gaude berriro. Goizean gosaldu ostean, prestatu gara eta pixkanaka-pixkanaka Grosetik bueltaxka bat egin dugu, goizeko giroaz aprobetxatzeko. Ibilaldi saio bat egin ostean, pintxo pote bat hartzera joan gara. Enkargu batzuk egin, eta etxeratu gara bazkaltzeko.
Bazkaldu dugu eta bukatu ondoren Telebistako marrazki bizidunako filma "Tadeo Jones" ikusi dugu.
Arratsaldean bi taldetan banandu gara. Batzuk Zarautzera paseatzera joan gara. Malekotik izugarrizko bistetaz aprobetsatu dugu, eguzkia sartzen ikusi dugu.Ederra benetan!!!!
Iluntzearekin hotz gehiago hasi da egiten eta merienda bero bat hartzera joan gara.
Ordea, besteak zinera joan gara. "Paddington 2" pelikula ikusi dugu eta merienda txiki bat egin dugu zinera sartu baino lehen. Pelikula oso polita izan da eta gomendatzen dizuegu; abentura, maitasuna, laguntasuna,... primeran familian edo lagunekin ikusteko.

IGANDEA. Goizetik lanpetuta egon gara. Gosaldu ostean, dutxatu gara eta maletak prestatuta utzi ditugu. Donostiako Maratoia Villamaritik ikusi dugu, a zein aukera paregabea!!! Korrikalari guztiei animatu diegu. Geroxeago, Kataluniako plazara abiatu gara. Batzuk mezetara nahi izan dugu joan eta besteak Groseko hondartzatik paseotxoa egin dugu. Meza amaitzerakoan berriro elkaltu gara eta pote bat hartu dugu. Villamarira bazkaltzeko bueltatu gara. Paella goxo goxoa jan dugu!!
Arratsaldean, Txofrera joan gara, gure betiko tabernan kafetxoa eta kola kao hartu dugu, asteburuko bizipenak oroitzera eta azken parrak egitera. Konturatzerako, asteburua joan zaigu, ze azkar pasatzen diren orduak ederki pasatzen dugunean!!!
Ondo izan eta hurrenarte!!!







 


No hay comentarios: